Lehenengo egunean, kaleetan barrena ibiliko dira Mari, Aker, Inguma eta beste hainbat pertsonai mitologiko; izan ere, 1978tik hona, Euskal Herriko mitologiaren antzezpena egiten dute urtero Lamiako Maskarada kultur elkarteko kideek. Hala, 17:30ean, Gaztelubide kalean dagoen Putzegilearen errotondatik kalejiran abiatuko dira Maskaradako partaideak, Lamiakoko metro geltokiraino: Maiatzak, erraldoiek, fanfarreak eta herriko dantzariek maskaradaren etorrera iragarriko dute. 18:00etan, berriz, Mari eta bere senarra Sugaar agertuko dira Lamiaren eskulturaren ondoan. Besteak beste, joan-etorria egingo dute Txopoetako garbitegiraino, bidean pertsonaia mitologikoakaz dantzatuz eta gaueko akelarrerako gonbita luzatuz. Hain zuzen ere, 22:30etik aurrera, suaren inguruan dantzatuko dute batutako pertsonaiek, Lamiakoko eliza ondoan. Jende ugari batu ohi da gaueko antzezkizuna ikustera.
Jaietan sexu-erasorik ez!
Betiko Ikastolak irabazi du jaietako sexu-erasoen aurkako bigarren kartel-lehiaketa, Leioako Udalaren Berdintasun Sailak jakinarazi duenez. Horrez gainera, Artatza-Romo BHI ikastetxeak aipamen berezia lortu du. Agintari leioaztarrek azaldu dutenez, “kanpaina honen helburua emakumeenganako sexu-erasoen kontrako jarrera agertzea da, eta bide batez hiritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatzea”. “Indarkeria mota honekiko tolerantzia maila gutxitu” gura dute, “jaietako testuinguruan ere bai”. “Jaia gurea gauean ere bai: Leioa tratu onen alde eta eraso sexisten aurka” da ekimenaren goiburua. Ikastetxeek kanpaina honetan izandako “erantzun ona eta inplikazioa” eskertu ditu Berdintasun Sailak.
Egitaraua
Maiatzak 26, barikua
- 16:30 Txupinazoa eta 2017ko San Maximo jaien hasiera.
- 17:30 Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera, Putzegilearen biribilgunetik.
- 18:30 Maskaradaren bigarren zatia, txosna ondoan.
- 20:30 "Leioako Musika Banda: Sustraiak" emanaldia.
- 21:30 Erakustaldia ikusi ondoren, zatoz txosnara ogitartekoa jatera.
- 22:30 Maskaradaren hirugarren zatia, eliza ondoan.
- 00:00 Dantzaldia Sukar taldeagaz.
- 02:00 Dantzaldiaren atsedenaldia eta irrintzi-txapelketa.
Maiatzak 27, larunbata
- 08:00 Lamiakoko IV. Lapiko Txapelketa. Txosnan izena eman.
- 10:00 Txupinazoa.
- 11:00 Etxeko txikitxoenakaz disfrutatu eskulan tailerrean.
- 12:00 Anima zaitez eta poteatzen hasi.
- 13:00 Igel-toka txapelketa.
- 14:30 Lapikoak aurkeztea.
- 16:30 Lapiko Txapelketako sari-banaketa.
- 18:00 Tiragoma. Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria den lehia.
- 18:00 Dantza-erakustaldia, eliza ondoan.
- 18:30 "Bote luzea" erakustaldia, Leioako Udalak eta Euskadiko Pilota Federazioak antolatuta.
- 20:00 Jai-batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidatzen zaituzte.
- 20:30 Mozorro-lehiaketa, txosna ondoan.
- 22:30 Diego Arjona umorista.
- 23:30 Auzoko Bingoa.
- 00:00 Disko-dantzaldia Galker taldeagaz.
- 02:00 Galker-en atsedena eta Auzoko Bingoa.
Maiatzak 28, igandea
- 10:00 Txupinazoa.
- 11:00 Umeentzako gaztelu puzgarriak.
- 11:00 San Maximoren omenezko meza.
- 12:00 Kalejira eta buru-handiak.
- 12:30 Etorri txosnara poteatzera.
- 13:00 Herri kirolak.: Inaxio Perurena.
- 17:30 Lamiakoko XVIII. Playback Txapelketa (adin-muga barik).
- 18:00 Guatekea, Sergio Ibargüenek girotua.
- 20:00 Sari banaketa.
- 21:00 Azken traka eta 2017ko jaien amaiera.