Dokumentuaren akzioak
Maskarada, gure herriko arima
“Maskaradak düzü, bestaren egitea sinpleki, manera sinple batez...” Ene kusiak errana, Beñatek.
Maskaradaren funtzioa, xiberotar nortasunaren kontzientzia kolektiboa laguntzea da. Herrien arteko trukaketak agerian emanak dira eta horiek harreman tresna bezala ikusiak dira. Horrela, maskarada gomitatzen duen herriko jendeek bertan parte har dezakete dantzaren bidez, predikuak arretaz entzunez edo predikuetan parte hartuz, bazkari egiteko gomiten bidez.
Bestalde ekintza hauek gazte bat heldu bilakatzen laguntzen du, erran nahi baitu funtzio iniziatiko bat baduela. Gazteek (18–20 urte) beren gain hartzen dute maskaraden antolaketa. Publikoaren aintzinean emaiten dutelarik, beren nortasuna erakusteko eta finkatzeko parada dute. Gazte izaitetik, heldu izaitera iragaiteko okasioa da; gizarteratzeko tresna da maskarada. Eta ez da ahantzi behar funtzio sakratu bat baduela ere. Morala eta ordenaren salaketan ez da ahalkerik. Bohameek publikoki goraipatzen dute beren okerkeria. Aise konprenitzen da Elizak ez duela errexki onartu ohidura zahar hori. Sakratu horren trufa bera ere, beharbada kargu sakratu bat da.
Maskaraden Pertsonaiak
Bi talde agertzen da maskaradetan: Gorriak eta Beltzak.
Zamalzaina Godalet-dantza egiten. |
Gorriak, jauntzi ederrenak dituztenak dira kolore biziekin, edergailuz ederturik beren gain dira dantzarik ikusgarrienak, xuxen ibiltzale eta herritarrak dira. Gorrien artean:
Aintzindariak gorrien dantzari hoberenak dira.
Txerreroa, xerrizaina da, bidea zabaltzen du makilarekin (puntan
zaldi buztan bat badu). Gerrikoan behi ezkilattoak ditu.
Gatuzaina, aldiz , eskuetan duen sorgin haixturra erabiltzen du.
Kantiniersa.
Zamalzaina, erdi gizon, erdi zaldia da.
Entseinaria, Xiberoko entseiña edo ikuriña erabiltzen du ohore
guziekin.
Beste gorriak badira ere. Hala nola, Jauna eta Anderea. Jauna
maskaradaren buruzagia da, manatzen duena; anderea emaztegai baten jantzi
xuriz jantzia da.
Laboraria eta Laborarixa, beltzez jantziak dira, ez dute egiazko
lanik, salbu branlean.
Marexalak, hiru edo lauen artean zaldi ferratzen dutenak dira.
Kükülleroak gazteenak dira. Ez dute egiazko lanik maskaradetan.
Beltzak aldiz zikinak, itsusiak, arruntak...desordena
agertzen dutenak, eta arrotzak dira. Haien gain da hitza eta jokoen egitea.
Pertsona konkretuak (buruzagiak) kritikatzen dituzte, lizunkeriak egiten
dituzte eta horrek publikoa irriarazten du.
Kerestuak, zaldi zikiratzaileak dira. Ez dakigu xuxen beltz ala
gorrien taldean diren. Biarnesez mintzo dira euskarazko hitz zonbaitekin
nahasiz.
Txorrotxak ziren ibiltzen zirenak herriz herri: txorrosten zituzten
kanitak, haixturrak eta jaunaren ezpata. Auvergnetik etorriak dira eta beti
kantuz ari dira jokoen artean, beste jokalariak kritikatzeko.
Buhameen legeak, jende zibilizatuen kontrakoak dira.
Medezia, sendagilea da.
Kauterak beti kurri dira. Itsusienak dira, aurpegia mozorroturik,
xapelak eta jauntziak adar eta lumaz ederturik.
Kabana da haien nagusia eta Pitxu da haien mutilik xotilena.
Haren kargua da jendeei irri eginaraztea, gainera makil harrigarri bat badu
(gorosti zango bat erroekin). Zoritxarrez Pitxu hiltzen da bukaeran, Buhame
eta Kauterek leherturik. Baina merezia hor delarik era Pitxu arrapizten
duelarik usu gozokiak, haragia...botatzen dituzte publikora eta horrek batzuetan
irriarazten du.
Soinugileak, xirularia eta atabalaria.
Dantza horien emaiteko erabiltzen da hiru zilotako txülüla. Tresna
hori esku batez jotzen duela, txülülariak beste eskuaz tzotz (makila)
labur batez ttunttuneko harien joz erritmoa markatzen du. Usu ttünttün
horren lagun, ohiko atabala bada.
Maskaradako urratsak
Maskarada baten urratsak kondatzeko, 1993.eko Urdiñarbeko programa hartuko dugu:
Goizeko 10etatik 13ak artio, barrikadak (herriko sartzean sinbolikoki ezarriak diren trabak: arno botilak, basoak...) Ondoren herriko jendeen etxean bazkaria, arratsaldeko 4 orenetan, plazan sartzea eta barrikadak haustea, muneinak lehenik eta gero marianak dantzak. Txorrotxak, kopla bat kantatzen dute; Aintzindariek ostalersa dantza emaiten dute; Txorrotxen jokoa: Jaunaren ezpataren txorrotxtea; Buhameak dantza basa eman eta, buhame jaunak bere balentriak kondatzen ditu gizenki usaian bezala. Aintzindariek gabota dantza dantzatzen dute; Kauterek nagusiaren bertza konpontzen dute. Dantza berezia, Jaunak lanaren pagatzeko dirua botatzen du eta Buhame eta Kauterek Pitxu lehertzen dute. Pitxu hiltzen delarik bere testamendua irakurtzen da. Gero medezia jiten da, operatzen du eta Pitxu arrapizten da.
Berri honen ospatzeko maskaradako guziek eta publikotik jin nahi dutenek Muneinak dantzatzen dute. Azken barrikadak emaiten dira plazan eta maskaradak bukatu.
Barrikadako momentu bat.
|
Dantzak
Barrikada
Maskaradako dantzetan lehenik emana da. Herri sartzean emaiten dira (arno,
botila, trabak...). Traben aitzinean herriko aintzindariek eta gero maskaradako
aintzindariek dantza emaiten dute. Ondotik Txerreri bisitariak trabaren
gainditzea itxuratzen du. Gero buhameak eta kauterak heldu dira nasaiki
jauzi eta orroa eginez. Orduan txorrotxek kopla bat kantatzen dute herritarrak
agurtzeko. Aktoreak gomitatuak dira herritarren etxeetan bazkaltzera. Bazkal
ondoren maskaradakariak heltzen dira plazarat eta azken barrikada emaiten
dute. Ikusgarria hasten da.
Bralea
Dantza luzea da. Aintzindariek erronda bat egiten dute erdian eta besteak
inguruan jartzen dira. Jauna eta Anderea eta entseinari buru batetan eta
beste buruan laboraria eta laborarisa. Dantza honek hiru zati ditu: lehenik
kontrapasa ospetsua agertzen da urrats bakuna, sinple eta baratx, gero Braletik
jaustea, ez dutenak bakarrik aintzindariak emaiten. Bakotxak dakizkien pundu
gaitzenak erakusten ditu. Azkenik Kantiniersa eta zamalzaina, –dantzari
hoberenak– agertzen dira. Hirugarrenaren partean, karakoiltzea, entseinariak
lerroa eramanik bere itzul inguruak berriz hasten ditu, beti ber erritmo
ospetsuan.
Godalet–dantza
Maskaradako momentu azkar bat da. Musikaren lehen zati betetan aintzindariak
oro elgarrekin ari dira godaletaren inguruan. Gero aldizka ingurutik bereizten
dira ondoko puntuak (pausuak) godaletatik ahal bezain hurbil emateko. Aintzindariek
behar dute bigarren aldi batez iragan ber punduaren edo hobeago baten emateko.
So–egileak dantza horren aiduru dira godaletaren ondoan edo gainen emanak
diren punduak miresgarriak baitira.
Gabota dantza
Frantziako iraultza baino lehen emaiten zen antzerki–dantza arrakastatsu
baten izena da. Xiberoko gabota lehen inperioko musika Paristar batetarik
heldu doinuan emana da eta denboran zehar birmoldatua izan da.
Muneinak
Errexak dira eta pundu luze andana bat da. So–egile orok ahal dute aktoreekin
dantza horretan parte hartu.
Atarratzeko taldeak zuen egin Maskarada 2008an. Orduan, Barkoxen etxe bat erre zen eta maskarada herri horretatik pasa zenean obadak egin zituzten (maskarada bukaeran beltzek haien txapelarekin dirua galdetzen dute publikoari). Gero besta antolatzaileak etxez etxe pasa ziren dirua ukaiteko. Normalki diru guzi hori haientzat atxikitzen dute, bihotz onez egiten baitute Maskarada, baina aldi horretan ukan zuten diru guzia etxea erre zaion
Anderea dantzan, 1972ko Maskaradan.
|
Dokumentuaren akzioak