Dokumentuaren akzioak
"Maskar" ikusgarriak ordezkatuko du 2012ko maskarada Xiberoan
Idoia ERASO
Maskaradarik gabeko urtea izan ez dadin Mixel Etxekoparek Xiru festibala
kari egin zuten ikusgarria proposatu du. "Nahiz eta ez den maskarada
hau egiteak zentzua badu. Maskarada txiki bat bezala definitzen ahal da,
espazio artistikoa badu tradizioaren inguruan", azaldu du Etxekoparek.
Berez maskaradaren berrikuspen modernoa da "Maskar" eta bertan Euskal
Herriko zein kanpoko artista ezberdinek hartzen dute parte. Denak
elkartzeak duen zailtasuna kontuan izanik, martxoko asteburu batean bi
emanaldi egingo dira. Emanaldien tokia eta data oraindik finkatu ez
badituzte ere, zehaztasun horiek urte hastapenean emanen ditu
Etxekoparek.
"Asteburu batez bi herrietan eginen dugu. Larunbat eta igandez izanen
da, artistak Toulonetik, Markinatik eta Amikuzetik etortzen baitira",
aurreratu du musikariak.
Dantza herrikoia eta hip hopa esku beretik
"Dantza herrikoi xiberotarra bada, baina baita hip-hopa nahasteka ere"
azaldu du sortzaileak. Izan ere Toulon hiri frantziarreko dantzari
modernoek parte hartzen dute bertan. "Antzerkia euskaraz izango da,
herrikoia eta aktualitateari egokitua, eta Markinako Abarka taldeak ere
parte hartuko du" gehitu du.
Etxekoparek maskarada tradizionalaren parte diren eremu artistikoak
zerrendatzen segitu du: "Kantuak ere badira, betikoak, baina baita Amaren Alabak taldea ere, maite dute beraien istorioa kontatzea plaza erdian, eta horregatik arras ongi dira ikusgarriarendako".
Bertsolaritzak ere izanen du bere tokia: "Bi bertsolari izanen dira, bat
ziurtatua da, Joanes Etxebarria izanen da, eta bestea nor izanen den
ikusteke dago".
"Maskar deitzen da eta maskaradari erreferentea da, tziganoen hizkuntzan
erdigunea erran nahi baitu. Horrela Xiru festibalean estudio bat egin
genuen maskaradari buruz eta erakusten genuen zer genuen erraiteko,
aldarrikatzeko, plaza erdian" jakinarazi du Xiru jaialdiko zuzendariak.
Urtero tradizio herritarrei buruzko berriskupenak egiten dituen
festibaleko sortzaileak maskaradarik ez izateari buruz ere mintzatu da:
"Orain badirudi hil ala bizikoa dela maskarada izatea, eta ez da
horrela, Xiberoa ez da hilen maskarada urtero sortzen ez bada ere".
Maskaradak azkenaldian pairatzen duen krisiari larritasuna kendu nahian
hauxe oroitazi digu emanaldi honen prestaketan parte-hartzeaz gain beste
hainbat "lan xantiera" zabalik dituen Etxekoparek -hala nola heldu den
martxoan estreinatzeko den�Xora
izeneko xiberotarrez eginiko lehendabiziko filmean parte hartzen du-:
"Aintzineko urte batzuetan maskaradarik ez zen izan eta, aldiz, beste
urte batzuetan hiru herrik egin zuten".
Dokumentuaren akzioak