Harriondoa Kultur Etxean ‘Cóncavo-convexo’ proiektuaren inguruko bigarren saioa igandeko tailer teoriko-praktikoa izanen da
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Mota
Albistea
Data
2019/07/26
Lotura
Erran
Martxel Rodriguez Etxabide dantzari lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak gidatzen duten Led Silhouette dantza-konpainiak ‘Cóncavo-convexo’ izeneko proiektua garatzen ari da uztailaren 16tik abuztuaren 11ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arte eszenikoak sustatzeko DNA Creación 2019 programak eskaitzen dituen erresidentzien barrenean. Lau asteburutan, publikoarentzat irekiak diren ekintzak egiten ari da konpainia. Bigarren asteburuan, uztailaren 28an (18:00), tailer teoriko-praktikoa eskainiko dute. Bertaratzen direnek, mugimenduaren oinarria, sormena eta dantza kultur-adierazpen nola bilakatu den ikertuko dute.
Abuztuaren 4an, igandean 18:00etan ‘Pina’ filma proiektatuko dute eta berari buruzko mahai-ingurua eginen dute.
Abuztuaren 11n, azkenik, ‘Cóncavo-convexo’ lana taularatuko dute (18:00). Martxel Rodriguezek eta Jon Lopezek sortu, zuzendu eta dantzatuko duten lana da, Gaizka Sarasola lesakarraren musika eta dramaturgiarekin. Iñaki Cobosek diseinatu eta egin ditu jantziak.