Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Martin Zalakain ikuskizuna bihar Coliseoan

Dokumentuaren akzioak

Martin Zalakain ikuskizuna bihar Coliseoan

Coliseoak Martin Zalakain ikuskizuna jasoko du bihar saio bitan, 19:00etan eta 22:00etan.
Komunikabidea
Eta kitto!
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2018/05/18
Lotura
Eta kitto!

Lehen saioko sarrerak berehala agortu ziren, baina oraindik badago bigarren saiorako sarrerak erosteko aukera. Pio Barojak idatzitako Zalacain, el aventurero” eleberrian oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek eta Argia taldeak sortu duten lanak dantza, musika eta antzerkia biltzen ditu; eta Euskal Herri osoko dantzariak egongo dira taula gainean, 80 bat inguru. Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba) eta Arkaitz (Añorga) taldeetako dantzariekin batera Eibarko Kezka Dantza Taldeko 20 lagunek jardungo dute. Eibarko saioak bereziak izango direla adierazi zuten ikuskizuneko parte-hartzaileek aurkezpenean, eta Eibarko emanaldi bi jarraian eskainiko duten lehen aldia izango da.

Martin  Zalakain  ikuskizuna  bihar  Coliseoan

Dokumentuaren akzioak