Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Marianaren askatasunak

Dokumentuaren akzioak

Marianaren askatasunak

Kritika, Mariana Pineda, Sara Baras

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2003/12/05

Sara Barasek badaki publikoa nola irabazi eta horrela bilbotar ikusleak errenditu egin ziren bere dantza dotorera, nahiz eta Mariana Pineda iazko Juana Eroa baino irregularragoa izan egokitzapenaren aldetik zein musikaren esparruan. Zinez ,onartu behar dugu konplikatu samarra zela F.G.Lorcaren lanetik abiatzea heroi burges baten maitatzeko askatasuna adierazteko, absolutismoaren kontrako jarrera politikoa alde batera utzita. Baina pasarte batzuk abstraktu samarrak iruditu zitzaigun, esaterako, ustez bi mundu banatzen zituen bigizteriaz egindako saretaren aurreko joan-etorriak, nahiz eta arropak eta argiztatze egokiak erabili arimaren egoera desberdinak azaltzeko. Manolo Sanlucar-en musika gaur egungo flamenko fusio-aren barruan dago asko landutako doinu herrikoien bidetik , flamenkoaren oinarri erritmikoarekin eta jazz edo Karibeko musikaren eraginarekin. Leit motiv moduan doinuak eta erritmo aniztasunak ongi landu arren, batzuetan ez zuen saihestu ekintzaren geldotasuna. Sara Barasek berak eraman zuen dantzaldiaren pisua oso ondo lagunduta dantzari taldearekin. Bere dantzak modu orekatua du oin, belaun,beso eta eskuen arabeskoekin. Hala bakarka, bikoteka, hala taldeka flamenko dantzaren baliabideen erakustaldia egin ziguten: zapata-hotsa, harroarena egin, erratzarenak egin, itxidurak, ondulazioa, okerdurak... balantzaka, ostikoka, besoko, eskumuturren birak... Barasek eta laguntzaileek palo edo dantza mota desberdinak batera eta indarrarekin eman zituzten, baina baletaren urratsekin estilizatua. Aipa ditzakegu J.Serrano,L Ortega eta M.Cañas-en on egitea Marianaren maitaleen roletan. Lan handia izan zuen perkusio jotzaileak, batez ere, kaxarekin, egoki jo zuen orkestra txikiaren barruan. Lorcaren bertso zoragarriak abestu zituzten cantaoreek, abeslariek, txaloen mota desberdinekin, eta abusatu gabe jaleoz edo interjezkzioz. Emanaldiaren ostean,publikoaren erantzuna eskertzeko ordu laurdeneko ohiko tablaoa egin zuten. Benetako saltsa!

Dokumentuaren akzioak