Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Mariage d’Amour' dantza eta antzerki ikuskizuna taularatu dute Sormenen

Dokumentuaren akzioak

'Mariage d’Amour' dantza eta antzerki ikuskizuna taularatu dute Sormenen

Bihar, emakumezko sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan duten lekuari buruzko mahai ingurua eta kontzertua egingo dituzte.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2020/12/17
Lotura
Berria

 'Mariage d’Amour' dantza eta antzerki ikuskizuna taularatu dute Nerea Iglesiasek eta Xabi Madinak.

'Mariage d’Amour' dantza eta antzerki ikuskizuna taularatu dute Nerea Iglesiasek eta Xabi Madinak. Sormene

Gaur, Sormene jaialdiaren barruan, 'Mariage d’Amour' dantza eta antzerki ikuskizuna eskaini dute Kirats konpainiako Nerea Iglesiasek eta Xabi Madinak, Maite Agirrek zuzenduta. BERRIAk zuzenean zabaldu du, hemen: www.berria.eus/sormene.

Bihar, emakumezko sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan duten lekuari buruzko mahai ingurua izango da lehenik, eta J. Martina, Haizea eta Ningra rap abeslariak eta Kai Nakai igoko dira oholtzara gero.

Astelehenean hasi zen Sormene jaialdia, Ane Labakaren eta Beatriz Egizabalen Erradikalak ginen ikuskizunarekin. Kultur egitasmo «berritzaileen» plaza izatea du xede proiektuak, «Galdakotik Euskal Herri osoarentzat», eta gaurtik abenduaren 20ra bitarteko egitaraua osatu dute antolatzaileek. Euskara izango du ardatz, eta emakumezko sortzaileen lanak nabarmenduko ditu. Hamaika kontzertu, bertso saio, literatur irakurketa, tailer eta hitzaldiko programa prestatu dute, eta BERRIAn zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dira saio guztiak, webgune honetan. Egitaraua ere kontsulta liteke webgunean.

Tripak Kolektiboa taldeko Marina Suarezek, Natalia Suarezek, Maite Mugerzak, eta Andrea Berboisek Urruna antzezlana eskaini zuten atzo, Galdakaoko Torrezabale aretoan, Sormene egitasmoaren barruan.

Herenegun, poesia errezitala egin zuten Lizar Begoñak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek, Arkaitz Minerren musikak lagundurik.

Galdakaoko (Bizkaia) Torrezabal kultur etxean egingo dira ekitaldi guztiak. Astegunetan, Galdakaoko ikastetxeentzat diseinatutako ekitaldiak egingo dituzte goizez, eta, gero, arratsaldez egingo dira emanaldiak. Askotariko saioak emango dituzte.

Eñaut Elorrietak kontzertu bat egingo du larunbatean, eta ipuin kontalariak eta dantza saio irekiak itxiko dute programa, igandean.

Emakumeek sortuak izango dira saioetako %80 baino gehiago, eta, guztira, 34 sortzailetik gora batuko dituzte astebetean; 90.000 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta aurtengoa lehen aldia baino ez dela izango esan dute udaleko ordezkariek, haien hitzetan luze irauteko asmoz jarri baitute martxan.

Urte zaila izan da kulturgile eta sortzaileentzat, asko urritu zaizkie-eta kultur emanaldiak, eta horiek zabaltzeko ahalegina lagundu nahi du BERRIAk. Irakurleei emankizun horiek ikusteko bidea erraztu ere egin nahi die. Durangoko Azokako emankizunak ere zuzenean plazaratu zituen webgune honek, eta Berria Aretoa ere martxan jarri zuen udaberrian.

Dokumentuaren akzioak