Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Malandain Ballet Biarritzen koreografia ederrak Arriaga Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Malandain Ballet Biarritzen koreografia ederrak Arriaga Antzokian

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2024/01/18
Lotura
Nontzeberri

Thierry Malandain koreografo prestigiotsuak zuzendutako Malandain Ballet Biarritz konpainiak Urtaroak lan berriaren estreinaldia egingo du Bilboko Arriaga Antzokian, urtarrilaren 19an. Duela bi hilabete baino gutxiago, azaroaren 25ean, estreinaldia egin zen Cannesko Palais des Festivals-en

Kasu honetan koreografoak fusionatu egin ditu Antonio Vivaldiren Lau urtaroak, eta bere garaikide eta herrikide Giovanni Antonio Guidok konposatutako Urteko lau urtaroak, ia ezezaguna.
Urtaroak Château de Versailles Spectacleseko zuzendari den Laurent Brunner-en eta Stefan Plewniak Versaillesko Errege Operako biolinista eta musika zuzendari nagusiaren ideia batean oinarrituta dago. Thierry Malandainek erronka onartu zuen eta 22 dantzarirentzako ballet hau koreografiatu du.

“Ikusleek fantasia poetiko handiko sorkuntza bat ikusiko dute. Horizonte osoan sakabanatutako petalo beltzez egindako dekoratu batean, izaki hegaldun batzuek izpirituaren eta argitasunaren segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak ballet bat besterik ez delako, eta ez dagoelako sinesgaitza dena baino gauza serioagorik.”

Malandain Ballet Biarritz, zalantzarik gabe, Euskal Herriko dantza konpainiarik garrantzitsuena da eta Europan ikusle gehien biltzen dituen konpainietako bat, denboraldi bakoitzean 100.000 ikusle eta urtean 100 emanaldi inguru izan ohi baititu.
Malandain Ballet Biarritz, 1998an sortua, formakuntza tekniko klasikoa duten hogeita bi dantzarik osatzen dute gaur egun eta, Thierry Malandainen koreografien bidez, adierazpen garaikidea dute. Ikuskizunez gain, konpainiak jarduera bizia du ikusleak dantzaren inguruan sentsibilizatzeko, eta Euskal Herrian presentzia nabarmena du Ballet T proiektuaren edo Le Temps d’Aimer la Danse jaialdiaren bidez.

Dokumentuaren akzioak