Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Makila-jokoa

Dokumentuaren akzioak

Makila-jokoa

1860an

Egilea
Ezpala
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Leitza
Mota
Iritzia
Data
2010/03/15

Jokotik gutxi du ia bi mende, 1860an, Leitza eta Aresoko herritarrek izan zuten demak. Patziku Perurena idazle goizuetarrak jakinarazi duenez, Leitza eta Areso iraganean herri bakarra ziren, baina bertako herritarrak ez ziren batere ondo konpontzen eta banandu egin ziren.

Inauterietan, puska-biltzean -baserriz baserri eskean ibiltzea- leitzarrek, euren herriko (Erreka) auzo bateko lurretan sartzea leporatu zieten aresoarrei. "Leitzarrak ondoko bizilagunei gaizki zabiltzate, ibili erne, egunen batean egurra emango dizuegu eta… esaten aritu ziren", aipatu du Perurenak.

Halako batean leitzarrek neurriak hartzea erabaki zuten. Aresoarrak beraien lurretan sartzen ote ziren edo ez jakiteko, zelatan egoteko enkargua eman zioten inguruko baserri bateko emakume bati.

Bi herrien mugan, alde banatan, izen bereko, Ibiur, baserriak daude. Batetik bestera igarotzeko, berriz, zubia. "Esaten dutenez, urte hartan baserrietatik barrena puska-biltzetik, atabala eta txistua joaz aresoarrak bueltan zetozela, zubi parean leitzarrek makilak eskuan erasoa jo, eta, ederki astindu ei zituzten", esan du Perurenak. Batzuk zubitik behera bota eta ederki bustita etxeratu omen ziren.

Hamar leitzarrek, 22 aresoar jipoitu zituztela entzun izan die idazle nafarrak inguru hartako herritar zaharrenei. Ez zen bat-bateko ekin-tza izan, ondo prestatua baizik. "Antza, Leitzako mutil indartsuenak makila-jokorako ondo presta-tzen aritu ziren. Bizilagunak astindu ez ezik, bertso mordoska bat ere atera zituzten leitzarrek gertaera haren kontura", azpimarratu du Perurenak.

Dokumentuaren akzioak