Dokumentuaren akzioak
Maitaldiak dantza korronte ugari ukitu nahi izan ditu
Lucia Lacarra dantzari zumaiarra eta Monte-Carloko Baleta izango dira jaialdianw Ikuskizun handiak ez ezik, jaialdiak, ikastaroak eta hitzaldiak ere antolatu dira
Bisitariak dantza iturri anitzetatik edatea da aurtengo Maitaldiaren xede nagusia. «Gurea jaialdi eklektiko bat izango da; askotarikoa. Gero ikusleak erabakiko du zer duen gustuko», helarazi du jaialdiko zuzendari artistikoak, Thierry Malandainek. Beraz, ohikoa den dantza klasikoa ez ezik, Biarritzera bertaratzen denak hip-hop dantzaldiez, jazz dantzaldiez eta dantza garaikideaz gozatzeko aukera paregabea izango du.
Jaialdia datorren hilaren 6an hasiko da. Antolatzaileek primerako hasiera eman nahi izan diote, eta hori dela-eta, dantza alorrean ezagun diren hainbat artista gonbidatu dituzte harrera ekitaldira. Horien artean, izenik aipagarrienetariko bat Lucia Lacarra zumaiarrarena da. Hala ere, Lacarra ez da bakarrik arituko taularen gainean, harrera ekitaldian izango baitira Antonio Marquez flamenko dantzaria, Dmitrij Simkin, Cyril Pierre, Daniela Severian, Erina Takahshi eta Jan-Erik Wikströn ere. Ilunabar horretan, Biarrizko Gare du Midi agertokira joaten direnek izango dute, baina, ustekabe ugari; izan ere, ekitaldiaren bigarren zatian "Les Ballets Grandiva" konpainiaren ikuskizuna iragarri dute. Talde horrek bereizgarri ugari ditu. Alde batetik, emakumez jantzi-tako gizonek osatzen dute taldea; bestetik, dantzari dagokionez, dantza klasikoa umorea eta fantasiaz osatzen du. Hori guztia lehendabiziko egunean, hurrengoetan ere izango da, ordea, zer entzuna eta batez ere zer ikusia Biarritzen. Hilaren 7an, udal kasinoak Anne Marie Porrasen konpainiaren saioa hartuko du. Porras jazz dantza alorrean dabilen koreografo bakarrenetarikoa da, eta esparru horretan arrakasta handia lortzen ari da.
Jaialdiko beste izarretako bat Monte-Carloko Baleta da. Hilaren 12an eta 13an izango da konpainia ezagun hori Biarrizko Gare du Midi aretoan, gaueko bederatzietan. Jean-Christophe Maillot koreografoak atondutako ikuskizuna eskainiko du talde ezagunak. «Monte-Carloko Baletak batez ere dantza klasikoa dantzatzen badu ere, bestelako koreografiak ere eskainiko ditu Biarritzen», adierazi du Malandainek.
Sorkuntzari ere lekua eskaini dio Maitaldiak. Dantza garaikideko hiru konpainia bildu ditu jaialdiak egitarauan, besteak beste, Pantxika Telleriaren EliralE konpainia eta Suitzako Philippe Saire konpainia.
Jaialdia ikuskizunez lepo izango bada ere, azken egunerako ere ustekabe ugari gorde dituzte Biarrizko jaialdiaren antolatzaileek. Adio esan eta datorren urtea arte agurtu aurretik, Biarritzek Herbehereetako Het National Baletaren ikuskizuna jasoko du.
Dantzak, hiriko agertokiak ez ezik, kaleak ere kutsatu nahi izan ditu, hori dela-eta, eguerdian, herriko lorategiak talde anitzen agertoki bilakatuko dira. «Ikuskizun horiek kaleko jendearengana hurbiltzeko aukera ematen digute, antzokiei beldurra kendu eta jendea dantza ikuskizunetara gerturatzeko modu bat da», adierazi du Biarritz Cultureko zuzendariak, Laurence Pekarrek.
Ikuskizun handiak aretoetako eserlekuetatik ikusteaz gain, Biarritzera bertaratzen diren pertsonek hankak astintzeko aukera ere izango dute, izan ere, jaialdiak irauten duen bitartean hainbat ikastaro ere antolatu baitituzte, fandangoa eta hip-hopa lantzeko aukera jendeari eskaintzeko.
Dantza alorraz gehiago jakin nahi duenak, berriz, hitzaldi interesgarri ugari entzuteko parada izango du. Tartean, Boris Trailinek eta Gerard Mannonik egingo dute berba.
Lucia Lacarra Biarritzen
M.E
DONOSTIA
Euskal Herriko dantza egun egoerarik osasuntsuenean ez badago ere, tartean artista handiak ere loratzen dira. Nola ez, artista horiek badute lekurik Biarrizko Jaialdian. Tartean Lucia Lakarrak. Dantzari zumaiarra dohain ugariren jabe da, eta hori dela-eta, egun ezagun eta ospetsua da dantza alorrean. Horren erakusgarri dira eskuratu dituen bi sariak. Joan den urtean Nazioarteko Nijinsky Awards saria lortu zuen. Eta aurten, berriz, Benois saria. Dantzariak egun Municheko Bayerrisches Staats balet konpainian jarduten du. Biarritzen, ordea, bakarrik arituko da Gare du Midi aretoan egingo den inaugurazio ekitaldian. Donostiarrak Biarritzera autobusez
Maitaldiak autobusa antolatu du Biarritzera joateko hilaren 6an eta 20an. Autobusarekin batera Biarritzera bertaratzen denak ikuskizunerako sarrera ere eskuratuko du. Txartelak Donostiako Printzipal antzokian daude salgai 42 euroan; langabeek eta ikasleek, berriz, 17 euro ordaindu beharko dute - Egitaraua
Irailak 6
21.00: Jaialdiaren inaugurazio
ekitaldia: "Izarrak eta Fantasia":
Lucia Lacarra, Antonio
Marquez, Cyril Pierre, Daniela Severian, Dimitri Simkin, Erina Tekahashi, Jan- Erik Wikströn eta Les Ballets Grandiva, Gare
du Midi aretoan.
Irailak 7
20.00: Anne-Marie Porras konpiainia
"Femmes derriere le soleil"
ikuskizunarekin, udal
kasinoan.
Irailak 9
21.00: Philippe Combesen Cave
Canem konpainia "Asterios", "L-Dopa" koreografiekin udal kasinoan.
Irailak 10 21.00: Thierry Escar manten Enfin le
Jour konpainia, "Parlez moi" ikuskizunarekin, udal kasinoan.
Irailak 11
21.00: Paolo Mohovichen Balletto dell'Esperia, udal kasinoan.
Irailak 12
19.00: "Una Vie avec la danse" hitzaldia eskainiko du Boris Traïlinek
21.00: Jean Christophe Mailloten, Les
Ballest de Monte-Carlo
"Dov`e La Luna", "Opus 40",
"The Chairman Dances", "Men´s Dance" eta "Derive"
lanekin Gare du Midi aretoan.
Irailak 13
19.00: "Le Marquis de Cuevas" hitzaldia eskainiko du Gerard Mannonik
21.00: Jean Christophe Mailloten, Les
Ballest de Monte-Carlo
"Dov`e La Luna", "Opus 40",
"The Chairman Dances", "Men´s Dance" eta "Derive"
lanekin Gare du Midi aretoan.
Irailak 14
21.00: Pantxika Telleriaren EliralE konpainiaren "Hiruki" eta
"Lauki", udal kasinoan.
Irailak 16
21.00: Philippe Saire dantza
garaikideko Konpainia [Ob]seen lanarekin, udal
kasinoan.
Irailak 17
21.00: Hip-Hop Gaua, Satorm eta
Cristine Bastinekin, udal kasinoan.
Irailak 18
21.00: Magali Pobelen eta Pierre-Johann Sucen Androphyne konpainia udal
kasinoan.
Irailak 19
21.00: Het Nationale Ballet
"5Tango ' s", "Carmen" eta
"Paquita" obrekin Gare du
Midi aretoan.
Irailak 20
21.00: Het Nationale Ballet "5Tango' s",
"Carmen" eta "Paquita"
obrekin Gare du Midi aretoan.
Dokumentuaren akzioak