Egilea
Xabier Etxabe
Komunikabidea
Txaparro
Tokia
Zarautz
Mota
Iritzia
Data
2003/04/25
Dantzaren esparrua zabala da: hor ditugu, batzuk esatearren, dantza
tradizionala (herriaren jakintzatik jasotako altxorra); klasikoa eta garaikidea (akademietan zaindua eta zaildua); eta areto-dantzak izenez
ezagutzen diren dantza-klase desberdinak (aspaldian oso modan
ditugunak).
Festa eta dantza beti nola elkarren anparoan ibili diren, batak ondotik bestea dakarrela dirudi. Eta egia da dantza talde asko maiatzaren etorrerarekin hasten direla irteerak egiten: kaleetan dantzari-txikiak
ikusiko ditugu txistuaren doinuan, eta jaietan urteroko aurreskua
dantzatuko dute mutilek. Hor ditugu hiriburuetan, bestalde, Maiatza
Dantzan egitarauaren barne antolatzen diren dantza-erakustaldiak (nahiz eta aurten donostiarrek apirilari hots egin dioten Dantzaren Hila).
Eta nik, bitartean, egunkarietan dantza-irakasleen kexak besterik ez ditut irakurtzen: dantzaren bidea oso zaila dela, laguntzarik ez dagoela, onak direnak kanpora joaten direla
dantza tradizionala
ezagutu dugunok ere orain ari gara pasatako modaren ondorioak
sofritzen. Horregatik maiatza, urte osoko lanaren erakustoki izan
beharrean, nahi eta ezinaren isla dela iruditzen zait. Instituzioen
propaganda eta militanteen nostalgia.
Horregatik, dantzaren munduan lanean gabiltzanoi, gure esparrua nolakoa den konturatzea dagokigu: arteak inoiz ez duela diru askorik eman, eta dantza beti izan dela arte guztietan pobreena; dantza adierazpen ohikoena larunbat gaueko taberna-zulotakoa dela.
Horregatik, ez naiz izen potoloen oso zalea: gure bidea apala baita,
xumea. Eta ilusioz betea, noski.