Dokumentuaren akzioak
Lyongo Operako Baletak lan berriak aurkeztuko ditu
1991z geroztik, Yorgos Loukos-ek zuzentzen du Lyongo Operako Baleta, eta taldeak mundu osoan izugarrizko onarpena izan duen kalitate bikaineko dantza garaikidearen errepertorioa bildu du azken hogei urteotan. 1987an Cendrillon (Mari Errauskin) estreinatu ondoren, 50 herrialdetako antzokirik ospetsuenetan aurkeztu zuen, Arriaga antzokian barne. Harrezkero, koreografia garaikidean maisu Jiri Kylian, Trisha Brown, Mats Ek, William Fosythe, Nacho Duato edo Ohad Naharin-en piezak biltzen ditu errepertorian.
Atzoko aurkezpenean egon ziren dantzariek hori baieztatu zuten. «Aniztasuna da konpainia honen oinarria. Sei hilabetean, zortzi koreografia prestatu ditugu. Gogorra da, baina aberatsa ere bai», esan zuten.
Oraingoan, programa bikoitza agertuko du. Emanaldiaren lehen ekitaldian, Petite Mort orgasmoa aipatzeko eufemismo frantsesa antzeztuko dute. Balet hori Jirí Kylián-ek sortu zuen Salzburgoko Jaialdirako Mozarten heriotzaren bigarren mendeurrenean. Maisu horren pianorako bi kontzertu ezagunetakoen musikaren mugimendu geldoekin, oldarkortasuna, bizitasuna, sexualitatea, isilta- suna eta zaurgarria den zentzugabetasuna lotzen dira. Sei emakume eta sei gizon jartzen ditu koreografoak agertokian.
Bigarrenean, 1992an estreinatu zutenetik, dantza garaikidean klasiko bihurtu den Carmenen Mats Ek-ek Merimé eta Bizet-en ikuspuntuak elkartzen ditu. Suediar koreografoak, aldi berean, naif eta satirikoa den narrazioaren indar dramatikoa nabarmentzen du.
Dokumentuaren akzioak