Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lizartzako inauteriak ospatzeko dena prest

Dokumentuaren akzioak

Lizartzako inauteriak ospatzeko dena prest

Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2005/01/23

Protagonista guztiak jai hasiera alaia eman zieten gainera, eguraldia lagun zutela, ateri behintzat. Herritar asko hurbildu ziren Otsolar dantza taldekoak eskainitako dantza saioa ikusteko eta ondoren, Txirrita elkartean prestatutako gibela dastatzeko.



Atzokoan inauteriak iragar-tzen lehen ekintza burutu zen Lizartzan, baino hurrengo asteburuan mozorroak nagusituko dira herrian. Goizeko 7etarako kalejira iragarrita dago, dantzari, txantxo eta txistulariekin. Ondoren, puske biltzera joango dira ospeletik Etxe zaharren gosaria prest izango baitute. Eguerdi partean berriz, mozorro, gurdi eta txarangaren irteera izango da. Arratsaldean berriz kalejiran aterako dira Joxe Maritik eta gauean, koadrilen arteko afaria Aztiñondo sagardotegian gaztain erre eta guzti. Igandean, meza, dan- tzarien kalejira puskek biltzen, dantza saioa eta bazkari herriko pilotalekuan. Ondoren, dultzaineroak, jokuak, dantza-soka, zozketa eta sariak,... Iluntzeko 8:30ak aldera amaituko dira aurtengo inauteriak 'ijitoa' errez.

Dokumentuaren akzioak