Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Leitzako Ezpata dantza eta Dantzari dantza batera, Andra Mari taldearekin hilaren 11n

Dokumentuaren akzioak

Leitzako Ezpata dantza eta Dantzari dantza batera, Andra Mari taldearekin hilaren 11n

Aurten, San Tiburtzio eguneko ekitaldi nagusian gonbidatu bereziak izango dituzte ezpatadantzariek

Abuztuaren 11n, San Tiburtzio egun handian, plaza jendez gainezka egongo da aurten ere. Eguerdiko 12etan, festetako hitzordu garrantzitsunak elkartuko ditu herritar eta bisitari ugari bertan, ezpatadantzarien saioa alegia. Aurten, Leitzako Aurrera taldeko ezpatadantzariek aldamenean, gonbidatu bereziak izango dituzte herriko txistulariak lehen doinuak jotzen dituzten unean. Galdakaoko Andramari dantza taldekoak ariko baitira dantzan.
Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2014/08/09
Lotura
Diario Vasco

'Dantzari dantza' eskainiko dute Galdakaoko dantzariek, leitzarrek ezpatadantza dantzatuko dute. Onintza Bengoetxeak, Aurrerako dantzariak azaltzen zuenez «bi dan-tza oinarrian musika berdina, oso antzekoa dute». Bi taldeak batera arituko dira baina «ezberdin» dan-tzatuz ikusteko aukera izango da. Bengoetxeak azaltzen duenez «uste dugu ikusgarria izango dela aurtengo saioa». Dirudienez bi dantza taldeen arteko harreman duela hamar bat urte hasi zen «orduan, 2004an, Leitzako Ingurutxoa dantzatzera etorri zitzaizkigun», eta geroztik harremana oso oparoa izan da eta ordutik, estua izanda beren arteko hartu-emana.

Historia luzeko dantza

«Leitzan gaur egun San Tiburtzio egunez dantzatzen dugun Ezpatadantza, 1932. urteaz geroztik dan-tzatu izan da. Baina berez, dantza ez da Leitzan sortua. Jatorrizko dan-tza, Dantzari dantza izenaz ezagu-tzen dena, Durangaldeko dantza da, eta Abadiño, Berriz, Garai, Ijorreta, Izurtza eta Mañaria dira mantendu dutenak. Zehazki ez dakigu noiztik dantzatzen den, baina 1801ean Humboltek bere egunerokoan idatzirik utzi zuen» azaltzen dute Aurrerako dantzariek.

«Leitzan dantzatzen den Ezpatadantza, Dantzari dantzaren molde bat dela esan dezakegu. II Errepublikaren hasieran, Eibarko dan-tza txapelketa batean, Berriz eta Ijorretako dantzarien artean beharko lukeen garaikurra, Bilboko gazte batzuek eraman zuten, Leitzan dantzatzen den modura dantzatuz. Hau horrela gertaturik, jatorrizko herrietan ere modu berean dantzatzen hasi ziren. Aldaera hau izan zen Leitzara iritsi zena eta bertan mantendu dena. Gerora, jatorrizko herrietan, beraiena zen dantza eraldatua izan zela ohartu ziren, eta hori ez zela zuzena ikusirik berriro jatorrizko moduan dantzatzen hasi ziren. Galdakaokoak eskainiko dutena, Berrizko Alejandro Aldekoari ikasita mantentzen dutena izanen da» jarraitzen dute esaten.

Saio honen helburua, «ikusleei urtero bezala 'Leitzeko Ezpatadan-tza' eta aldi berean, bere jatorrizkoa den Dantzari dantza erakustea da. Bakoitzak badu bestearen errepertorioan agertzen ez den dantza zati bat. Hala ere, bakoitzak berea den zati hori ere dantzatuko du, bi taldeek beraien errepertorio osoa erakuste aldera. Bi taldeek aldi berean eta Leitzan jotzen den musikarekin dantzatuko dugu. Esan behar, elkarrekin aldi berean dantzatu ahal izateko, moldaketa txiki batzuk egin beharrean aurkitu garela, baina bakoitzak bere dantza bere horretan mantenduz», argitzen dute Aurrerakoek.

Iaz, Aurrera dantza taldeko ezpatadantzariak plazan, jende ugariren aurrean, dantzan.

Iaz, Aurrera dantza taldeko ezpatadantzariak plazan, jende ugariren aurrean, dantzan. / BELAUNTZARAN

Dokumentuaren akzioak