Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lehenagoko Erromeria antolatu dau Gazte Barri jantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

Lehenagoko Erromeria antolatu dau Gazte Barri jantza taldeak

Egilea
Asier Abrisketa
Komunikabidea
Begitu
Tokia
Dima
Mota
Albistea
Data
2025/05/07
Lotura
Begitu

Bargondiako Santa Apolonian, antxinako erromeria berreskuratuteko ekimena egingo da zapatu arrastian. Baserritarrez jantzita joateko deialdia egin da eta autobusa egingo da, joan-etorria egiteko.

Aurten Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak ez dau Dantzari Eguna antolatuko eta honen ordez, Lehenagoko Erromeria antolatu dau. Antxinako erromeriak berreskuratuteko ekimena maiatzaren 10ean, zapatua, egingo da Bargondia auzo dimoztarreko Santa Apolonia ermitan. Jantzaldira, baserritarrez jantzita joateko konbitea egin dabe Gazte Barritik. Baserritar jantzirik ez dabenei, fraka bakeru, alkondara zuri eta zapiagaz joateko proposamena egin dabe.

Amaia Urkiaga: "Gure gurasoek jantzan plazetan egiten baeben be, antxina ermiten inguruan egiten ziran erromeriak".

Areatzako Dantza Taldea, Arteako Gangorri, Igorreko Arantzarte, Lemoako Durundi Barri, Otxandioko Urduri eta Zeanuriko Arrikibar taldeetako jantzariak batuko jakiez Gazte Barri talde dimoztarrari erromerian. Jaiaren hasikeran, guztiak Bargondiara heldu bitartean, Dimako albokariek berotuko dabe giroa. Ekitaldia 17:00etan hasiko da jantza taldeen bost bat jantza eginaz eta gero emongo jako hasikerea jaiari, Elizagoien ahizpa trikitilari nafarren musikeagaz girotutako erromerian. Holan, antxina modura, edozein batu ahal izango da jantzaldira. Jaiak iraun bitartean, komunak, txosnea eta taloen postua egongo dira Bargondian.

Joan-etorria autobusez

Bargondian autoentzako leku gitxi dagoala-ta, Gazte Barrik autobusa kontratau dau Dimatik joan-etorriak egiteko. Erromeria 17:00etan hasi eta 19:30ean amaitutea espero da eta aurretik zein atzetik, 16:00etan hasi eta 21:30era arte, autobusa gora eta behera ibiliko da, Dimako eskolatik Santa Apoloniara arte, jentea igon eta bajatuten. Lehenengo autobusean, 16:00etan, jantzari eta begiraleak igoko dira eta gero igon ahalko dira jantzarien familia eta lagunak zein bertaratu gura dan edonor.

Dokumentuaren akzioak