Dantza talde eta eskola ugari daude Laudion. Eurei esker, denetariko estiloak ikasi zein ikusteko aukera dago herrian.
Hori argi geratu zen atzo Aldai plazan eginiko emanaldian. Ikuskizun bateratua eskaini zuten Itxarkundia Dantza Taldeak, Andaluzia Etxeak, Nuria eta Rakel dantza akademiak, Laudio Wellnessek, Lautxirrinka Kirol Elkarteak, Untzueta Dantza Taldeak, Baisala Dantza taldeak eta Leongo Etxeak.
Ehundik gora dantzari aritu ziren plazan, ehunka ikusleren aurrean. Pieza labur andana plazaratu zuten, bi ordu baino gehiagoko emanaldia eskainiz guztira. Bukatzeko, elkarrekin dantzatzen amaitu zuten parte hartzaile guztiek, ikusleekin batera.
Udalak antolatutako 'Kultura Pintxoak' ekimenaren barruan antolatu zuten ekimena. Gaur emango diote jarraipena ekimenari, herriko beste hainbat elkarteren ekarpenekin.
Dantza taldeek positiboki baloratu dute atzoko saioak izandako harrera: