Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lau disekzio mahai

Dokumentuaren akzioak

Lau disekzio mahai

Kritika, "Frenesi"

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2007/02/13

Miarritzeko azken Maitaldian L'Explose konpainiaren aurreko lana -La mirada del avestruz- ikusi genuenok badakigu esandako guztia Tino Fernandez koreografoaren estiloan sartzen dela, baina, hala ere, inpaktu handiko irudiak dira, nahiz eta esandako lehen pasarteak antzerki dantzatuaren esparruan kokatu ahal diren.

Hortik aurrera, baina, askoz dentsitate handiagoa hartzen joango da dantza hutsaren lengoaia, isiluneak, perkusio elektroniko errepikakorrak, house estiloa, pasodoble techno-ak eta melodia tropikal eraldatuak elkartzen dituen soinu-banda aberatsaren laguntzaz. Koreografiaren diseinua ere musika sorta bezain bariatua da eta bere baitan elementu oniriko indartsuak eta edertasun handiko pasarteak elkartuko dira, denen artean erritual estrainio eta konplexua sortzeko.

Horrela izanik, emanaldiaren zati batean bost gizonek -haietariko bat nanoa- biluzik dantzatuko dute euren gizon-muskulatura agerian utziz, eta beste une batean nanoak hauts zuriarekin marraztuko du lerro luze bat behegainean. Emakumeek, aldiz, harakinen gakoak garbitu eta eskegiko dituzte beraien alkandorak erantzi baino lehen eta, hauts zurietan murgilduta, gizonekin eratuko dute pasio bortitzez eta gorputz-energiaz beteriko dantzaldi bat. Lehenago, baina, bost gizonek solo labur bana eta gorputz erakustaldi laburrak oparitu dizkigute eta nanoak hip-hop izugarri leun eta malgu batekin liluratu gaitu. Izan ere, denbora guztian jokatzen da nanoaren eta beste gizonen arteko kontrastearekin eta kontraste horren klimaxean emakumeetariko batek oso dantza erotikoa burutuko du harekin.

Ikusten denez, ez da batere epela L'Exploseren proposamena, eta emanaldiaren denbora goi mailako dantzak bakarrik sortu ahal duen dimentsio berezian murgilduta eman dugu, nahiz eta amaiera aldera zentzugabekeriaren edo hutsalkeriaren ziztada txiki bat sentitu dugun. Agian erritual onirikoaren bukaeran geundelako edo agian inpaktu handiko irudi hutsalak zirelako.

Konpainia: L'Explose. Lekua: Egiako Gazteszena aretoa (Donostia). Noiz: Otsailaren 10ean.

Dokumentuaren akzioak