Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Larunbatean jokatuko da Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Larunbatean jokatuko da Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa

Guztira, 24 lagunek hartuko dute parte Pasai Donibaneko kiroldegian, 18.30ean, izango den hitzorduan

Larunbatean, Pasaia izango da euskal dantza tradizionalaren ezenatoki, bertan izango baitira berriro ere Euskadiko XXXIV. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskadiko VIII. Soinu Zahar Txapelketa. Arratsaldeko 18.30ean izango da hitzordua, Pasai Donibaneko kiroldegian. Guztira, 24 lagunek hartuko dute parte, hamaika gizonezkok lehenengoan, eta hamahiru emakumezkok bigarrengoan.
Egilea
M. Esnaola
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/11/26
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Aurresku txapelketan, zailtasun handiena “doinu oso desberdinak” dantzatu beharko dituztela da, adierazi zuen Xabier Mendizabalek, Euskal Dantzarien biltzarreko lehendakariak. Izan ere, Ormatxulo soinu zaharra, Desafioa eta Kontrapasa dantzatu beharko dituzte, eta zortzi sailkatuek, ondoren, Zortzikoaren konposizio librea. Txapelketa honetan, herri batek saria emateko aukera izango du. Iker Larunbe nagusituko balitz, bosgarren txapela lortuko luke eta, kasu horretan, trofeoa Atarrabiako udaletxera eramango du.

Soinu zahar txapelketan, berriz, zati finkorik ez izatea da emakumeek aurkituko duten zailtasunik handiena. Lehengo urteko irabazlea, Izar Etxeberria, bertan izango den arren, aurtengo sariak oso banatuta egon direla gogoratu zuen Mendizabalek, lehia gogorra izango dela azpimarratuz. Hauek ere Ormatxulo soinu zaharrarekin hasiko dira, eta bero Upelategi eta Kontrapasa (Agurra) dantzatuko dituzte. Zortzi sailkatuek berriz, Erribera egin beharko dute, konposizio librekoa.

Bestalde, aurtengo parte-hartzaile kopuruaz hitz egin zuen biltzarreko lehendakariak, azken urteetako desorekaren ondoren, aurten neska eta mutil kopuru antzekoa baitago. “Orain, txikitatik torneoak antola-tzen ditugu, eta modu horretan, helduagoak izatean, ohituago daude horrelako txapelketetara”, azaldu zuen.

Epaimahaiari dagokionez, José Luis Vallejo tolosarra, Nagore Indakoetxea errenteriarra, Aiert Beobide donostiarra eta Arantxa Ferreiro elgoibartarra izango dira. “Hauek, pausoen kalitatea, teknika, erritmoa eta konposizio libreak osatzeko modua baloratu beharko dituzte”, azaldu zuen Mendizabalek.

Azkenik, Pasaian eraikitzen ari diren eraikinak gogoratu zituzten, etorkizunean lehiaketa beste leku batera mugitu daitekeela ikusiz. “Frontoia izango litzateke lekurik aproposena jendea gerturatzeko”, azaldu zuten antolatzaileek, baina aurrerago ikusiko dutela gaineratu zuten.

Dokumentuaren akzioak