Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Larunbatean debako polikiroldegian, Martin Zalakain ikuskizuna eskainiko da

Dokumentuaren akzioak

Larunbatean debako polikiroldegian, Martin Zalakain ikuskizuna eskainiko da

Aurre salmenta 15 euroren truke turismo bulegoan da eta egunean bertan 18 euroren truke erosi ahalho dira sarrerak
Egilea
Ander Salegi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2022/09/28
Lotura
Diario Vasco

'Gure kai'-ko dantzariak. / A.S.

Martin Zalakain eszenatokietara itzuli da, pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna hasi da gure geografiako zenbait eszenatoki zapaltzen. 2022ko urriaren 23an izango da azken emanaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 2017an, San Martin egunez Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zenetik, 22 aldiz eskainia izan da Martin Zalakain, 19 herritan, sarreren salmentan izandako eskaeragatik, herri batzuetan bi saio egin baitziren pandemiaren aurretik. Orotara, 13.000 ikusle inguruan izan ditu ikuskizunak.

Geldialdi luzeak ez ditu hoztu Martin Zalakainek jendearengan sortzen dituen berotasuna eta emozioa. Iazko abenduaren 12an Beasaingo Antzizar kiroldegiko harmailak erabat beteta zirela eman zitzaion hasiera ibilbide berriari. 100 partaide dantza dramatizatuaren inguruan Argia dantzari taldearen eta Artedrama arte eszenikoen plataformaren zuzendaritzapean sortu zen ikuskizuna, eta Pio Barojak 1908 urtean idatzitako Zalacain el aventurero eleberriaren protagonista den Martin Zalakain mitikoaren abenturak kontatzen ditu dantzaren, antzerkiaren eta musikaren bidez, emanaldi bakoitzean gure herriko leku ezberdinetatik etorritako 100 pertsonatik gora biltzen direlarik jende aurrean. Handik eta hemendik bildutako jende guzti honen arteko lankidetzak guztiz berezia bilakatzen du ikuskizunaren prestaketa eta emanaldia bera, ikasketarako une izatearekin batera gozamenerako eta festarako leku bihurtzen baita era berean.

Pandemia osteko Martin Zalakainen ibilbideak dakartzan berritasunen artean aipagarria da kontakizunaren gidari egiten duen On Pio [Baroja] nobelagilearen papera, Josu Camarak gorpuzten duela orain, lehen txanpan bai aktore lanetan, bai eszenaratzea zuzentzen aritu zen Ander Lipusen tokia hartuz. Dantzari eta musikarien artean ere gertatu dira erreleboak, jende gazte berriak sartu direlarik proiektuan.

Larunbatean Debako polikiroldegian, eskainiko den ikuskizuna ikusi ahal izateko, bi aukera daude sarrerak erosteko, lehena, aurre-salmenta turismo bulegoan 15 euroren truke eta bigarren aukera, egunean bertan kiroldegiko sarreran 18 euroren truke. 

Dokumentuaren akzioak