Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lapurdiko kostari buruzko iruzkin batzuk

Dokumentuaren akzioak

Lapurdiko kostari buruzko iruzkin batzuk

5. ATALA - «... Egia esan etxean kokatu ondoren piztu zen nire baitan galdera ez zen lehentasuna. Horra nor zen, hiribideari izena eman zioten, ohitura bezala frantsesezko moduan idatziriko Joseph Abeberry hori?».
Egilea
Mikel Dalbret
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Lapurdi
Mota
Albistea
Data
2025/02/15
Lotura
Kazeta
Segundo Olaetaren balletaren irudi batzuk.
Segundo Olaetaren balletaren irudi batzuk. (balletsolaeta.com)

Leku berri batera iristerakoan konpondu behar diren arazo kopuru handi baten aurrean gaude, ahal bezain laster. Egia esan etxean kokatu ondoren piztu zen nire baitan galdera ez zen nire lehentasuna. Horra nor zen, hiribideari izena eman zioten, ohitura bezala frantsesezko moduan idatziriko Joseph Abeberry hori? Abizena ez zitzaidan batere ezezaguna, Miarritzen bizi nintzenean, Didier Borotra auzapezaren kultur axuanta zen Jakes Abeberri ezagutzeko aukera izan bainuen laurogeita hamargarreneko hamarkadan. Udala berrian sartu ondoren Jakes eta bion arteko harremanak indartuak izan ziren.

Bera 1930. urtean sortu zen Biarritzen. Aita okina zen, katoliko sutsua, Croix de Feu, Frantziako su-gurutzeko eskuin-muturreko kidea zen, aldiz ama eskola maisua, baita amaren ama ere. Antza denez, familia zabal horretan ikaskuntzarentzako joera zen. Haatik, bizitza profesionalean,  Jakes beste bide batetik sartu zen.

Honek, politikaren modutik, aditzera ematen digu nolakoa zen orduko euskal gizartea, aurkako diren oinarrietan eraikia, eta gaur egun, gaur oraindik ere, arrailtzen dutena. Azalpen hau hobeto ulertzeko, ez dugu ahantzi behar, laborantzak eta, batez ere, artzaintzak, gizarte honen osaeran izan duen indarra. Beste alderdia da kanpotik Ipar Euskal Herrira berriki edota lehen iritsitakoak geroxeago ikusiko duguna.

Jakes Abeberrik laurogei urte izan zituenean, berrehun bat senide eta lagunak gonbidatuak izan ziren abeberritarren jatorria zen Arrangoitze herrira. Euren baitan gu ere gonbidatuak izan ginen. Lanbidez bankierra izan bazen, betidanik ekintza kulturaletan murgildurik bankierrarenak baino paradoxalki aberasgarriagoak segur asko. Ezaguna zaigu gazte-gaztetik plazagizon ospetsua izan zelako. Kultur arloko kideaz gain urte batzuk berantago atxikimendu eta militantzia politikora igaro bazen ere lider errespetatua bihurtuz.

Gaztea zela, Jakes Biarritzeko Olaeta-Oldarra balet-taldean ibili zen. Dantzari trebe bezain dotorez gain bertan bazuten gizonezkoen abesbatza bat eta hor nabarmendu zen baritono gisa ere. Kantuz kantu biziki ongi etorri zitzaion bere ahotsa neurtzeko eta gero beste zenbait arlotan erabiltzeko. Dakigunez gerora, Jakes Abeberri Iparraldeko abertzaletasunaren buruzagi bilakatu zen. Horrela izan zituen bere lehen harremanak Hegoaldetik, frankisten sarraskietatik ihesi, etorritako errefuxiatuekin. Errefuxiatu horiek oso politizatuta zeuden, dudarik ez horri ezker Jakesen kontzientza politika piztu zitzaion eskerrak oraino eta oraindik ere bizi bizirik.

Inportantzia handikoa iduritzen zait aipatzea garai haietan hartu zuela benetan euskaldun izatearen kontzientzia, eta horretan ere, izugarri lagundu ziola euskal kantu eta dantzarekin izan zuen harreman estuak, hori dela medio herri eta lurralde baten onarpena izan dadin. Gerlaren biharamunean ginen, xantier erraldoi baten aurrean!

Oso garrantsitsua da azpimarraztea, nahiz eta hondamen militara bezain politika ondorioz izan, etorri zirenak bizi izan eta loratu segitzeko nahian esapide kulturala artistikoen ukipenetan kontzientza hartze hori piztu izan zela.

Miarritzeko kultur kontuetan aritu zenez, ezinbestekoa zen gure bideak hurbiltzea, eta horrela hainbat egitasmotan elkarrekin ibili ginen, adibidez, Pariseko “Figuration Critique” saloiaren erakusketaren karietara. Saloi honek erakusketa bat antolatua izan zuen, Fundazio Santillanaren babesle gisa lagunduz, bera, Espainiako Santillana del Mar izeneko herrian, eta biok izan ginen bertan erakusketara nihaur partaide bezala eta gertakari kultural horren komisarioa bainintzen.

Ondorioz Jakesek hartu zuen erabakia Miarritzen saloi hori antolatzeko. Lehen Palais des Festivals orain Gare du Midi deitu egitura handia izan zela, handia ez ezik baina egokia nazioarteko hitzordu kultural erraldoi horretan ehun eta laurogei artista inguru bildu zituena. Urte berean (1992) ia ia erekusketa bera errepikatua izan zen Pariseko Grand Palais famatuaren barruan.

Jakesen atxikimendua kulturaren bidez gauzatzen zen. Jakesi kulturaren ukipenari esker izan bazitzaion esnatze politika, beraren ganako hurbiltasunaz nire abertzaletasun sentipena hedatua eta irmotua izan zen. Horrela bion artean adiskidetasun handia sortu zen.

Itzul gaitezen Josef Abeberrirengana. Sumatu nuen hark bazuela zerikusia gerla batekin hain zuzen 1939-1945koarekin. Bizi naizen auzogunean nire karrikatik gertu Jean Moulin erresistentzia kide famatuaren karrika dago eta Askapenaren ( Libération) karrika. Gure kokatzearen hasieratik Ziburu osoan xerkatu nuen 1939-1945 urtetako Gerla Handiari loturiko berak utzitako balizko aztarnak. Ziburuko hilen oroitarrian, zizelkaturik zeuden deportatuen harrizko plaka baten gainean Joseph Abeberryren izena, beste bost pertsonaren izenen artean. Tamalez, ez zen inolako argibiderik ematen. Hori eginda, ziburutar zahar batzuengana jo nuen informazio bila. Inork ez zuen pertsonaia ezagutzen, sekulan entzun haren abizena. Herritarren aldetik inork ez zidanez Abeberryren deportazioaz inolako arrazoirik ematen, Interneten, Wikipedian emaitza bera, udaletxean deus ere ez. Agian bai hitz giltzak ez ziren egokiak.

Orduan Jakes Abeberrirengana jo nuen bere abizen bereko pertsonaia ezagutzen ote zuen galdezka, azkenean ate onatik sartuz hor bai, erantzun baikorra jaso nuen. Joseph eta Jakes familia berekoak ziren, kusiak, urrunak baina kusiak. Jakesek kontatu zidanez, Josef Abeberri Arrangoitzeko abeberritarren adar batetik sortua zen. Adar honek ez zuen harreman handirik izan gainerako abeberritarrekin.

Halere salbuespen bat gaur zendua, Margot, Josefen arreba gaztearekin bai, harremanak izan zituzten. Seguruenik, Margot hori eskola publikoaren maisua izan zela eta, berak ongi ezagutu zuen Jakesen ama. Beraren arabera, horri buruz bide horretatik abiatuta, Josef Abeberri Ziburuko auzapeza zenean, azken gerraren garaian erresistentzian sartua zen. Norbaitek salatu zuen eta jendarmeek atxilotuz gero, deportazio kanpamendu batera igorri. Jakesen arrabera Dachau-ra zuten deportatu omen. Handik ez zen nehoiz itzuli, bertan haren azken aztarnak galtzen dira. Gero konturatuko naiz Jakesen argibide batzuk zehaztasun gutxiko edo okerrak zirela. Halere pittaka-pittaka, hasi nintzen pertsonaiaren inguruko gertaerak eta bizipenak ezagutzen, pista batzuk piztu, hala, hasten ahal nintzen pertsona horren profila zirrimarratzen. Ez zen gutxi.

Abeberriren atxiloketa ongi probatua zen, iturri ezberdinek horrela ematen baitzuten aditzera, bereziki gaur zendua den Margoten testigantzak. Ezin da orokorrean, jendarmeriari kolaborazionismoa egotzi. Haien artean kolabo  ziren batzuk, haien lanak jende ainitzen kartzela eta deportazioa erraztu zuen argi eta garbi. Josef Abeberriri dagokionez, agian frantses gestapokoak edo poliziak izan ziren atxilotzaileak, gaur egun hain zuzen ez dakigu. Izan ala ez izan, gauza da, Joseph Abeberri preso eraman zutela.

Garaiak alderatuz, gehitu zidan Jakesek, abertzaletasunarekin ere ber gauza gertatu da, edozein estakuru dela eta, atxiloketak, jakingarri, kontrolak etab. Jakes bera ere behin baino gehiagotan jendarmeek galdekatu dute noiz behinka atxiloketa batekin bihurtuz. Hala nola manifestazio baten ostean, gutun bat jaso zuen galdeketa batera deituz. Jakesek jendarmei “Noiz ohitura txarra hau bukatuko ote da? azkenean 30 urte geroztik, noiz bukatuak izanen dira abeberritarren atxiloketak?”. Bisean bisan zegoen gendarma geratu zen ixilik baina irrifarez! Garaiak garai, erran dezagun atxiloketak izan zirela orduan eta baita gaurko egunetan ere nahiz beharrik askoz gutxi, nolabait lasaitzeak urduritasunaren gaindituz.

 

Dokumentuaren akzioak