Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Lan fisikoa eta argien eta soinuen zuzeneko sorkuntza nahasten ditugu"

Dokumentuaren akzioak

"Lan fisikoa eta argien eta soinuen zuzeneko sorkuntza nahasten ditugu"

Carla Fernández

Komunikabidea
anboto.org
Tokia
Durango
Mota
Elkarrizketa
Data
2011/11/23
Lotura
anboto.org

Zelan ailegatu zara Durangora, eta zelan sortu da zure lana bertan erakusteko aukera?

Iaz Durangora bizitzera etorri nintzenean egin nuen San Agustinegaz kontaktua, eta berehalakoan hartu zuten ikuskizuna aintzat; bai 2010eko udan entseguak egiteko bai 2011ko egitarauaren barruan jasotzeko. 

Nola azalduko zenieke ikusleei zelako ikuskizuna den ‘Bárbara humana con cola’?

Pieza eszeniko berezia da: lan fisikoa eta soinuen eta argien zuzeneko sorkuntza nahasten ditugu. Nire gorputzak mugitzean egiten duen soinuaren grabazioak eta argazkigintzareneta zinematografiaren sorrerakoetatik oso gertu dauden argiak uztartzen ditugu . Off-eko ahots batek biribiltzen du  lana, beldurrari eta desioari buruzko testu bategaz. Eszena gordina, kontzesiorik bakoa, gura izan dugu sortu. Ikuslearen begirada mugitzea da intesatzen zaidana: barrura begiratu dezan.

Zer ideia gura diozu helarazi jendeari lan honegaz

Ideia bat transmititzea baino, entzuleari esperientzia bat proposatzea da gura dudana. Ideiek niri balio didate gehiago: zer eremu kontzeptual lantzen dihardudan ulertzeko. Oholtzan, baina, beste elementu batzuk agertzen dira, ez direnak arrazoiaren mundukoak: sentsibilitatearen, iradokizunen mundua zabaltzen da, soinuen eta argien eta gorputzaren ekarpenek estimulu berriak zabaltzen dituzte. Azkenaldian gizakiaren gaiaren inguruan dihardut. Garapen sozialaren utopiarekiko beldurrari eta desioari buruz dihardut pieza honetan. 

Zer nabarmenduko zenuke lan honetatik?

Lan honen filosofiak, lan luze bat esku artean daukan musika talde  batek legez, eraiki, mugitu eta eboluzionatzera eraman gaitu. Darabilgun elementu berri bakoitza entzun eta garatzen dugu. Hori da desafioa eta zailtasuna: emanaldi bakoitzean bakarra da argien eta soinuen errepresentazioa, eta esentzia bera den arren, emanaldi bakoitzean dantza mugimedtuak ere ez dira berdinak. Dramaturgia honen hautaketak mantentzen du obra bizirik, eta emanaldiro eraikuntzan egoteak. Sentsibilitate eta zintzotasun handia eskatzen du lan molde honek. 

Zelakoa izan da sorkuntza lana?

Luzea, batez ere. 2009tik, artistentzako hainbat egoitzatik igaro gara: La Gomerako Koreografia Zentroan, Sevillako Arte Eskolan, Gijonen eta San Agustien burutu dugu lana. Hain zuzen ere, Durangon gehitu zaizkigu Katza musikaria eta Marc Cano argiztatzailea. Lanari batasuna eta zentzua emateko giltzarri izan da euren lana.

Zer proiektu dauzkazu buruan?

Obra “zabalgarria” da Bárbara: lanaren sorkuntza prozesua azaltzen duen dokumental batek laguntzen du proposamen eszenikoa. Gainera, testuekin eta obraren sorkuntza prozesuan geugaz izan ditugun beste artista eta erreferente batzuekin izandako elkarrizketak jasotzen dituen liburu bat ere gura genuke kaleratu. Sorkuntza eszenikoari dagokionez, bikoteagaz jardutea da gustatuko litzaidakeena, eta aurrerago, Bárbara barne hartzen duen zientzia fikziozko dantzari buruzko trilogiagaz performance bat osatzea ere gura nuke. Buruan darabildan beste gauza bat berriro klaseak ematen hastea da. 

Dokumentuaren akzioak