Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lakarrak jaso du Espainiako Dantza saria

Dokumentuaren akzioak

Lakarrak jaso du Espainiako Dantza saria

Dantzari gipuzkoarra munduko balet garrantzitsuenetan aritu izana laudatu du Arte Eszenikoen Espainiako Institutu Nazionalak

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2005/11/08

Arte Eszenikoen Espainiako Institutu Nazionaleko zuzendari Jose Antonio Campos buru duen epaimahaiak Lakarraren ibilbidea goretsi du. «Munduko hainbat hiritako konpainia garrantzitsuetan aritu ondoren, Parisko Operaren gonbidatua izan zen». Eta Camposen hitzetan, gertaera hori «mugarri izan zen Espainiako dantza klasikoan». Lakarrari «ilusio handia» egin dio sariak; «merezi izatea espero dut». Espainian dantzatzea gustatuko litzaioke, orain inoiz baino gehiago 2003tik ez du egin. «Azken batean Espainiako publikoari esker eman didate saria».



«Gustura nago Munichen»



Mentxu Medelen Donostiako akademian lehen pausoak eman ondoren, Victor Ullate dantzari eta koreografoaren baletean aritu zen, harik eta 1994an Marseillako (Frantzia) Roland Petit Balet Nazionalean hasi zen arte. Hiru urte egin zituen han, dantzari nagusi gisa. Horren ondotik, San Frantziskoko (AEB) Baletean hasi zen, eta estilo askotako piezak interpretatu zituen, klasikoak zein garaikideak. 2002. urtean hasi zen Municheko Operaren Baletean.



Angel Corella, Tamara Rojo eta Jose Carlos Martinezekin batera, egungo dantzaririk onenetakotzat dute Espainiako kritikariek. Ez da gutxiagorako; sari ugari irabazi ditu: beste askoren artean, Nijinsky saria, munduko emakumezko dantzaririk onenari 2002an emandakoa eta Dantzaren Benois saria, 2003an Moskuko Bolshoin jaso zuena. Lakarrak munduaren luze-zabalean dantzatu du: Milango Scala antzokian, Japoniako 8th World Ballet jaialdian... Horretaz gainera, Dominique Deloucheren Violette et Mr. B filmean parte hartu zuen.



Municheko Operaren Baletean gustura dago orain. «Askotan deitzen naute galetan aritzeko. Asko dantzatzen dut, eta izugarri gustatzen zait errepertorioa».

Dokumentuaren akzioak