Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kulturen artean dantzan

Dokumentuaren akzioak

Kulturen artean dantzan

Les As du Benin afrikarrak eta Assya Kya errusiarrak ekarriko ditu gaur Arrasateko folklore jaialdiak

Egilea
M.M.
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/07/22

Komi Errepublikako konpainia euren herrialdeko kulturaren oinarriak jasotzen dituen talde zaharrena da. Hori dela eta, xehetasun txikiena ere zaintzen dute euren aurkezpenetan.

Euren herrialdeari beltxargaren sorleku esaten diote komitarrek. Eta ez hori bakarrik, kulturako adierazpide guztietan nabari da animalia horrek daukan garrantzia: kantuetan, dantzetan, musika tresnetan, jantzietan... Guztiek islatzen dute Komi Errepublikako biztanleen izaera.

Talde afrikarrari dagokionez, Les As du Benin, 1991. urtean Stanislas Degbok eratu zuen, Beningo kultura ondarea mantentzeko helburuarekin.

Ordutik, Les As du Benin taldea Beningo ballet garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Munduko hainbat lekutan egon dira orduz geroztik, Afrika erdialdeko herrialde horren kultura ezagutarazten.

Gaur, Les As du Benin taldeak Houetanou ikuskizuna aurkeztuko du, non materiaren eta materia ezaren, eguna eta gauaren arteko liskarren inguruan arituko diren. Ikuskizun guztia Vodoun deritzon kulturan oinarritzen da, Benin hirian jatorria duena.

JAIALDIA

Les As du Benin eta Assya Kya. Arrasateko 34. Nazioarteko Folklore Jaialdia.

Non. Monterron parkea (Arrasate).

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Dokumentuaren akzioak