Dokumentuaren akzioak
Kulturako diputatuak Portugaleteko Folklore Jaialdiaren balioa nabarmendu du euskal kultura munduan zabaltzen duen enbaxadore gisa
Elai Alai Kultur Elkarteak antolatutako lehiaketak Indonesia, Senegal, Zeelanda Berria, Serbia eta Kubako taldeak bilduko ditu uztailaren 20tik 31ra bitartean. Lorea Bilbaok oroimenean izan du Jose Ignacio Beitia, joan den maiatzaren 20an zendutako Elai A
Euskara eta Kultura foru diputatuarekin batera ondokoak egon daude: Mikel Torres, Portugaleteko alkatea; José Manuel Bujanda, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Kabineteko zuzendaria; Gaizka Benguria, Elai Alai Kultur Elkarteko presidentea eta Aitor Beitia, Elai Alai Dantza Taldeko zuzendaria.
Bere hitzaldian Lorea Bilbaok azpimarratu egin du Elai Alai Kultur Elkarteak euskal folklorearen eta nazioarteko folklorearen zabalkundean egindako lana, bai eta urtez urte Bizkaia gertakari kultural garrantzitsuen nazioarteko agertokian kokatzen duen jaialdi hau egiteko gaitasuna ere. "Kalitate handiko jaialdia da, urruneko kultura oso desberdinetara hurbiltzen gaituena. Mundu globalizatuan babestu eta sendotu behar dugun aniztasun kulturalaren adibide argia da", erantsi du foru diputatuak.
Halaber oroitzapen berezia izan da Jose Ignacio Beitiarentzat. Elai Alai kultur elkartearen sortzaile eta 1991tik 2003ra arte nazioarteko jaialdiaren zuzendari izandakoa joan den maiatzaren 20an zendu zen. "Euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren aldeko langile fina izan zen, folklorea maite zuena herri baten gogoaren adierazpide gisa", azpimarratu du Lorea Bilbaok.
41 edizio
Aurten 41. edizioa beteko du hitzordu honek, urtero uztailaren azken hamar egunetan Elai Alai kultura elkarte eta euskal folklore taldearen eskutik gauzatzen denak.
Nazioarteko jaialdiak Portugaleten dauka egoitza nagusia, baina azken urteotan Euskal Herriko beste udalerri batzuetara zabaldu da. Aurtengo edizioan Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 udalerritan arituko dira talde parte-hartzaileak, Indonesiatik, Senegaletik, Zeelanda Berritik, Serbiatik eta Kubatik etorritakoak.
Dokumentuaren akzioak