Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kultura 'Bizirik egon bedi' dantza emanaldia Korostiren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Kultura 'Bizirik egon bedi' dantza emanaldia Korostiren eskutik

Legazpiko Korosti Dantza Taldeak eguberrietako emanaldia eskaini zuen atzo, Urbeltz Pilotalekuan, 'Bizirik egon bedi' izenburupean eta euskara ardatz hartuta.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2023/12/30
Lotura
Goierriko Hitza

Gabonetan jaia, musika eta dantzaz inguratzen dira goierritarrak eta aurten ere, beste urte batez, hala egin dute. Korosti Dantza Taldeak urteroko gabonetako emanaldia prestatu du. Mimo bereziz prestatzen duten emanaldia da eta aurten ‘Bizirik egon bedi’ izenburupean astindu dituzte oinak dantzari legazpiarrek. Euskara hartu dute ardatz, honek izandako debeku zein oztopoak gogoratuz; euskara aurrera ateratzeko herri mugimenduetan egindako lana «aitortuz» eta galdu ez dadin, honen erabilera «aldarrikatuz».

Arratsaldeko 18:30etan eman zieten hasiera emanaldiari. Adin desberdinetako dantzariak izan ziren oholtzan, hasi txikienetatik eta helduenetaraino. Ia 60 dantzari eta 17 dantza pasa ziren Urbeltz Pilotalekuko oholtzatik.

Irulegiko eskuaren aurkikuntza euskal komunitatearentzat eta historiarentzat garrantzia berezikoa izan da eta honi erreferentzia eginez hasi zuten emanaldia, ‘Irulegiko eskua’ dantzarekin. Ondoren, euskal gizartean zein kulturan arrasto berezia utzitako elementuak sartu zituzten ondorengo hiru dantzatan: Baserrian, Sagar dantza eta Arrantzale.

Jarraian, Legazpin oso ohikoa den ‘Amaiako Ezpata Dantza’ egin zuten eta ondoren, Pantxoa eta Peioren Ikastolen ereskerki gisa ezaguna den ‘Plazara!’ dantzatu zuten. Abestiaren letrak dioen bezala, Korosti Dantza Taldeak ere euskara plazara atera nahi izan zuen, plazara dantzara ateraz eta etorkizunerako orainak duen «garrantzia» azpimarratuz. Ondoren, brokelak zein makilak hartu eta oinak astinduz eta musikaren erritmora kolpeak emanez ‘Brokel dantza’ eskaini zuten.

Behin dantza hauek egin ondoren dantza tradizionalagoetara jo zuten, Ikurrin dantza, Fandangoa eta Arin-Arina eta Banakoarekin. Emanaldiak aurrera egin ahala ‘Aitorren hizkuntz zaharra’ abestiarekin jarraitu zuten, euskaraz hitz egitearen «garrantzia» azpimarratuz. Dantza emanaldietan iada ohikoa bilakatzen ari da Korrontziren musika eta Legazpin, ere, bertan izan zuten atzokoan, ‘Ederregia zelako’ abestiarekin. Irrits dantzatuz eman zioten bide azken dantzari. Ikuslegoari agur esateko Kaixarranka dantza egin zuten eta honekin, gabonetako ekitaldiari amaiera eman zioten.

Dokumentuaren akzioak