Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kultur diziplina anitzek osatuko dute Loraldia jaialdiaren zortzigarren edizioa

Dokumentuaren akzioak

Kultur diziplina anitzek osatuko dute Loraldia jaialdiaren zortzigarren edizioa

Musika, antzerkia, dantza, literatura, bertsolaritza, kale arteak, artea eta beste hainbat motatako jarduerak uztartuko dituzte egitarauan. Gazteenen sorkuntzari ere toki nabarmena emango diote.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2022/02/24
Lotura
Gaztezulo
Kultur diziplina anitzek osatuko dute Loraldia jaialdiaren zortzigarren edizioa

Hautsi zen anphora! da Loraldia festibalaren aurtengo ediziorako aukeratu den lema. Ruper Ordorikak Atxagaren Etiopia lehen liburuko hainbat poema kanta bihurtu zituen eta Hautsi da anphora lana aurkeztu zuen. Jaialdiaren antolatzaileek adierazi dutenez, "berritzaileak diren poema eta kanta haiek badute zer konta gaurko garaietan. 1980an bezela, iraganarekin hausten dugu eta mila ispilutan gure sormen garaikidea islatzen da". Garaikidetasun horretatik tiraka, eszenaratuko dute Hautsi da anphora Ruper Ordorikak & Mugalarisek, Bernardo Atxagak egungo begirada literarioa eskaintzen duela. 

Ez da kultur diziplina anitzetako ekintzarik faltako jaialdian, 26 emanaldi egingo baitira Bilboko hamabost gunetan, martxoaren 7tik 27ra. Musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, artea, hiri-kultura, dastaketak... izango dira 110 artista sortzaile baino gehiagoren eskutik. Gainera, ohikoa denezeuskal kulturako zenbait erreferente izango dituzte gogoan, hala nola, Mikel Laboa, Juan Carlos Eguillor, eta Eulalia Abaitua. 

Zortzigarren edizioak badu bestelako berrikuntzarik ere. Loraldia Terminala izeneko ekimenaren bidez, gazte-sormenari eremua eta plaza eskainiko diote. Hala, gazte sormenaren harrobi berria proposatuko du Zorrotzaurreko irlan. Bertan parte hartuko dute, esaterako, Aztarnak, Bilbronx, Gorpuztu, J Martina, eta Xanti Agirrezabalak.

Honako ekintza hauek izango dira, besteak beste, jaialdiaren barruan: grafiti tailerra; Euskal Herriko Beatboxen txapelketa; Kresala dantza taldearen Aztarnak. Mihisean dantzan; irudia, musika eta hitzak batzen dituen Gorpuztu ikuskizuna, Idoia, Libe Argoitia, eta Maria Osesen eskutik; Lide Hernando, Maddi Oihenarte, Maddalen Arzallus eta Itziar Ugarteren arteko solasaldia eta zuzeneko musika; Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan ikuskizuna, Ane Pikaza, Getari Etxegarai eta Maite Larbururekin; Broken Brothers Brass Band, Xabier Erkizia eta Hedoi Etxarteren Sortaldekoak diziplinarteko sorkuntza; Uxue Alberdi eta Araiz Mesanzaren Hili liburu ilustratuaren inguruko solasaldia; Alaia Martin eta MugMus Laborategiaren Garaiz: 60 T.M. ikuskizuna; Aukeran Dantza Konpainiaren Migratzaileak; eta literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dituen Gerorik Balego hausnarketa poetikoa, Alaine Agirre, Amaia Agirre, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, eta Olatz Salvadorrekin. Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke. 

 

Dokumentuaren akzioak