Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukaik eta Logela multimediak 'Taupadak' lana estreinatuko dute Valladolideko antzerki ferian

Dokumentuaren akzioak

Kukaik eta Logela multimediak 'Taupadak' lana estreinatuko dute Valladolideko antzerki ferian

Ane Mirenek, Alberto Saavedrak eta Trapu Zaharra konpainiak ere hartuko dute parte jaialdian

Egilea
Miren Garate
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/05/23

Kukaik eta Logela multimediak elkarrekin lan egiten duten aurreneko aldia da. Valladolidetik bertatik egindako eskaerari erantzunez, Taupada ikuskizuna estreinatuko dute. «Dantzari batek emanaldian izaten dituen sentipenak biltzen ditu obrak», adierazi du Jon Maiak, Kukai dantza konpainiako koreografoak. Bi taldeen arteko elkarlana positibotzat jo du Maiak: «Fusio interesgarria da; musikari dagokionez, esaterako, musika klasikoak eta elektronikoak bat egingo dute». Euskal Herrian Donostiako antzerki ferian estreinatuko dute.

Ane Mirenek No me mires que me quiebro lana eskainiko du. Aurretik ere Valladolideko jaialdian parte hartu duen arren, aldi hau berezia izango da harentzat. «Aurtengoa nire azken urtea izango da. Horregatik, asko pozten nau Valladolidera joateko aukera edukitzeak».

Trapu Zaharra konpainiak, berriz, Vis a vis ikuskizuna eskainiko du. Gizartean ohikok diren arazoak jorratzen ditu taldeak, umore ukitu batekin.

IKUSLEAK BEGIRADAPEAN. Jaialdian, ordea, ikusleak artistei begira dauden bitartean, eurak ere begiradapean egongo dira. Izan ere, Alberto Saavedrak ume itxurako panpinez beteko du hiria. Bera arduratuko da jaialdia girotzeaz. «Ume itxurako panpinak dira, ilehoriak eta aurpegi zurikoak. Etengabe begira daude eta jen- dea urduritu egiten dute», adierazi du. Guztira, hogeita hamar panpina inguru kokatuko ditu, hiri- ko hainbat tokitan, eta agertuz eta desagertuz joango dira etengabe.

Javier Martinez jaialdiko zuzendariaren esanetan, zenbait adierazpen forma «ito» egiten dira antzokietan. Eta ekimenaren helburua horiei lekua egitea da, «sujerentzian eta irudian» oinarrituta.

Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzaren kultura sustatzeko arduradunak adierazi du Valladolid Europa hegoaldeko kaleko arte eta antzerkiko «erreferente nagusietako bat» dela. «Gure artistentzat izugarrizko aukera da jaialdi honetan parte hartzeko aukera edukitzea, horrela euren lanak nazioartean erakuts ditzaketelako».

Dokumentuaren akzioak