Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Tanttakaren 'Hnuy Illa' lana izan da Antzerki Topaketako onena

Dokumentuaren akzioak

Kukai Tanttakaren 'Hnuy Illa' lana izan da Antzerki Topaketako onena

San Tomas egunean jasoko ditu taldeak 600 euro ak

Egilea
Kristina Fernández
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2008/12/12

Euskal Antzerki Topaketaren baitan izan diren emanaldietara joan diren ikusleek Kukai Ttanttaka taldeak eskaini zuen Hnuy illa ikuskizuna izan dela onena erabaki dute. Horrela aurreratu zuen Azpeitiko Udal Kultura sailak ikusleek emandako boto denak zenbatu ondoren.

Hnuy illa ikuskizunak musika, poesia eta dantza uztartzen ditu. Musika Iñaki Salvadorrek konposatutakoa da, Jon Maya da koreografoa, dantzariak Jon Maya, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Nerea Vesga dira eta poesiak, berriz, Joseba Sarrionaindiarenak dira. Emanaldiaren arduradunek San Tomas egunean jasoko dute 600 euroko saria eta ekitaldi hau udaletxeko areto nagusian izango da 12.00etatik aurrera.

Era berean, Kultura sailak Azpeitiko Antzerki Topaketaren balorazio positiboa egin du, non 17 an-tzezlan egon diren haur, gazte nahiz helduei zuzenduta: "Aurtengo edizio honetan jende ugari hurbildu da Izarraitz pilotalekura, eran-tzun ona jaso dugu, beraz, eta hori benetan eskertzekoa da. Era askotako antzezlanak izan ditugu eta guztietan ikus-entzule asko bildu dira, igandero, adibidez, bataz beste 400 pertsona izan dira", adierazi zuten.

Lehen Azoka Eguna Aurtengo edizioak izan duen berrikuntza nabarmenetakoa lehenbiziko Azoka Eguna izan zen. Azaroaren 14ean egin zen egitasmoak an-tzerkia jendartean zabaltzeko helburua zuen eta programatzaile, sortzaile eta antzerki taldeei elkarrekin egon, hitz egin eta gogoeta egiteko aukera eskaini zitzaien: "Profesionalentzat topagune eguna izendatu zen, eta 40 bat profesional elkartu ondoren jaso ziren emai-tzak guztiz positiboak izan ziren", agertu zuten.

XXVI. edizio honetako beste berrikuntza, Txalo Saria izan zen. Lehenbiziko omenaldia Pilar Aizpitarte aktore azpeitiarrak jaso zuen eta azaroaren 29ko ekitaldian, oroigarria eta lore sorta jasotzeaz gain, berak parte hartu izandako lanak gogoratu ziren.

Bestalde, Antzerki Topaketa Izarraitz pilotalekuan ospatu den azken urtea izan da aurtengoa eta nahiz eta leku egokiena ez dela onartu, teknikoki maila ona erakutsi dela esan zuten arduradunek: "Eszenatokia, argiteria eta batik bat soinua ondo antolatuta egon dira, eta kalitatea zaindu da".

'Hnuy illa' emanaldiaren irudi bat.Argazkia: N.G.

Dokumentuaren akzioak