Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Taldea eta Tanttaka Teatroaren ikuzkizuna eskainiko da bihar Portuan

Dokumentuaren akzioak

Kukai Taldea eta Tanttaka Teatroaren ikuzkizuna eskainiko da bihar Portuan

'1937 gogoaren bidezidorretatik' antzezlanaren edukia gerrate zibilean erbestera ihes egin behar izan zuten euskaldun haurren istorioan datza

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2004/09/02

Dantzak, antzerkiak eta musikak bat egin dute euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizun hau sortzeko. Eta, gainera, izen propio oso esanguratsuekin. Ikuskizunaren bultzatzaileak izan dira Jon Maya dantzariak sortutako Kukai Taldea, Tanttaka Antzerki Taldea eta Juan Mari Beltran musikaria.



Ikuskizun honek gaur egungo euskal dantza tradizionala eta, oro har, euskal kulturaren ikusmolde baten erakusgarri izan nahi du. Nagusiki dantza tradizionalan oinarritutako ikuskizun bat da, baina ideia nagusi horren baitan makina bat elementu eta xehetasun biltzen dira.



Oso labur esanda, euskal dan-tza eskenaratze baten bidez etorkizunari begira jarri nahi duen ikuskizuna da hau. Tradizioa oinarrizko tresna bezala erabiliz, eta beroni hainbat elementu garaikide gehituz ikuskizun tradizional eta modernoa sortzen dute. Sujetu nagusienak dantza taldeak dira.



Euskal Herriko ohiko dantza tradizionalak izango dira ikuskizunaren oinarrietako bat. Hala ere, hauek hain ohikoak ez diren moduan aurkeztuko dira. Nagusiki ohiko dantza urratsekin baliatuta koreografia berriak barneratuko dira ikuskizunean. Eta beste alde batetik, tradizioan oso sustraituta dauden dantza batzuek testuinguru eta egoera berri horretara moldatuko dira, hauekin mugimendu koreografiko berriak sortuz



Sormen lan berri hauek euskal dantzaren aniztasunaren eta ezaugarri nagusien isla izango dira. Euskal dantzen ezaugarri nagusi horiek eta dohain nagusiak nabarmenduko ditu ikuskizunak, baina aldi berean ezaugarri garaikideak ere barneratuko ditu.



Mayaren gidaritzapean



Bestalde, jakinarazi beharra dago Kukai taldea Jon Maya dantzariaren gidaritzapean sortutatako talde berria dela. 2001. urtearen amaieran sortutako taldea da. Hala ere, bertako zuzendaria eta kide guztiak eskarmentu handikoak dira dantza tradizionalaren alorrean. Dantza talde zein lehiaketetako alorretan makina bat urteetan zehar aritutakoak dira, beti ere punta-puntako mailan. Talde gaztea da, baina dantza tradizionalaren ikuspegi oso zabala duena, dantza tradizionalean ari-tzeaz gain dantzaren beste esparruetanere jardundako dantzariak biltzen baititu.



Izan ere Kukai Taldeko dantzariek taularatzen dituzten dantzei benetako itxura, eta haria emango diena Ttanttaka taldea izango da. Izan ere, ikuskizun hau bi taldeon arteko koprodukzioa da.

Dokumentuaren akzioak