Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai eta Tanttaka taldeek 'Otheitzari biraka' ikuskizuna ekarriko dute Biterira

Dokumentuaren akzioak

Kukai eta Tanttaka taldeek 'Otheitzari biraka' ikuskizuna ekarriko dute Biterira

Arratsaldeko 8:00etan abian jarriko da ekitaldia eta Dantzari Festaren lehendabiziko ekintza izango da. Artista ugarik hartzen dute parte antzezlan honetan

Egilea
Juan F. Manjarrés
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2005/04/22

Tanttaka Teatroak eta Kukai Dantza Konpainiak 1937, gogoaren bidezidorretatik-ek izandako arrakasta ikusita, bigarren koprodukzio bati ekin diote: Otehitzari biraka. Urtarrilaren 27tik 30era Donostian egin zen estreinaldia eta erabateko arrakasta izan zuen. Orain, Euskal Herriko herri ezberdinetan antzezten ari dira. An- tzezlan honek Jorge Oteiza du oinarri. Artista oriotarrak bizi-tzaren aurrean jorratu zituen ikuspuntuak eta azaldutako iri-tziak erakutsiko ditu ikuskizun honek. Dantza, musika, poesia, bideoa... izango ditu ikuskizunak, baina, batez ere, Jorge Oteitzaren hitzak eta espiritua. Nolanahi ere, Oteiza bera ez da ikuskizunaren osagarri bakarra. Bere obra sakon aztertu ondoren, Mireia Gabilondok egin du ikuskizunaren gidoia eta zuzendaritza, Jon Mayak sortu du koreografia, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Mikel F. Krutzaga eta Rafa Rueda arduratu dira musikaz eta kolaborazio zerrenda luzea bildu da proiektura: Mikel Laboa, Iñaki Salvador, Pello Zabala, Joxe Angel Irigaray, Xabier Lete...



Jorge Oteiza 1908. urtean jaio zen Orion eta 2003. urtean hil zen Alzuzan. Urte horiek denak indar osoz bizi izan zituen eta ez zen inoiz oharkabean igaro. 1957. urtean eskultore batek jaso dezakeen izendapenik gorenena eskuratu zuen Sao Paoloko Bienalean, eta berak orduantxe erabaki zuen eskultura uztea.



Euskal Herrira itzuli eta gizartearen eraldaketa estetikoa aldarrikatu zuen. Poesian aurkitu zuen gotorlekua, baina bere izaerak kulturako, hezkuntzako, hizkuntzako, bizitzako... esparru guztietan iritziak ematea, mintzatzea, eztabaidatzera... eraman zuen.

Dokumentuaren akzioak