Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Dantza Konpainiak ‘Oskara’ ikuskizuna estreinatuko du Viktoria Eugenian

Dokumentuaren akzioak

Kukai Dantza Konpainiak ‘Oskara’ ikuskizuna estreinatuko du Viktoria Eugenian

Euskal Herriko kultura tradizionala eta egungo artista abangoardisten ikuspegitik sortutako lana da

Egilea
Lide Ferreira
Komunikabidea
Irutxuloko HItza
Mota
Albistea
Data
2015/12/10
Lotura
Irutxuloko HItza

Donostia Kulturak 2016ko lehen hiruhileko programazioa aurkeztu du, Viktoria Eugeniako prentsa aretoan. Bertan izan dira Miguel Martin eta Norka Chiapusso Musika, eta Antzerkia eta Dantza programazioko arduradunak, hurrenez hurren. Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, eskainiko dituzten saioak anitzak eta kalitatezkoak izango direla adierazi dute, eta hiru hilabete horiek urte osoan zehar egongo diren eskaintzen isla izango direla. Egitaraua osatzerakoan Donostia 2016 izan dute kontuan; hain zuzen ere, emanaldi batzuk elkarlanean egin dituzte Hiriburutzako lan taldearekin.

Chiapussok programazio berriaren inguruan hiru ezaugarri nabarmendu ditu. Hasteko, azken bost urteekin alderatuta, programazioa nazioarte kutsu handiago bat izango duela esan du. Bigarrenik, emakumeek izango duten garrantzia azpimarratu du, protagonista lanetatik harago. Eta, azkenik, kontatuko dituzten istorioak interesgarriak izango direla aipatu du. Gabonetara begira, emanaldi berri bat ere eskainiko dute: New York Voices, Gabon kantuan, familiei zuzenduta. Abenduaren 30ean izango da, Viktoria Eugenian, eta txikienek eszenatokira igotzeko parada izango dute.

Dantzari dagokionez, Kukai Dantzak eta La Veronalek Oskara ikuskizunaren mundu mailako estreinaldia eskainiko dute. Bi unibertso koreografiko ezberdin batuko dituzte, bi begirada ezberdin: “Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da”, azaldu du Dantza arduradunak. Urtarrilaren 30ean eta 31n izango da, Viktoria Eugenia Antzokian. Bertan ere izango da Les Ballets Jazz de Montreal, martxoaren 12an: “Oso dantza konpainia ospetsua da nazioartean, errepertoriodun konpainia bat, dantza modu hibridoa eskaintzen duena, ballet klasikoaren estetika eta beste dantza estilo asko konbinatuz”. Hala, hiru koreografoen piezak aurkeztuko dituzte: Mona Lisa, Kosmos eta Harry. Antzoki Zaharrean, berriz, Marta Etura donostiarraren Return ikusteko aukera egongo da, otsailaren 26 eta 27an.

Musika arloan, Ken Zazpik bere disko berria aurkeztuko du, Phoenicoperus. Hasieran, bi egun zehaztu zituzten kontzertua eskaintzeko, baina, “arrakasta ikusita”, hirugarren bat gehitu diote egutegiara. Hortaz, musika taldea urtarrilaren 15, 16 eta 17an joko du Viktoria Eugenian. Horretaz gain, emakumeen ahotsei ere garrantzia eman die Martinek: “Christina Rosenvingek rock elektrikoa ekarriko du hirira, eta Silvia Perez Cruz jazz musikaria bueltatuko da Donostiara”. Era berean, euskal artisten presentzia ere izango da neguko programazioan. Izan ere, besteak bestea, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Alos Quartet, Igelaren Banda, Petti eta Musikeneko zenbait talde izango dira oholtza gainean.Os

Antzerkiari erreparatuz, eskaintza zabala izango da: Windermere Klub, otsailaren 12 eta 13an, Viktoria Eugenian; Cho-In Theatre-ren Hotel Splendid, armada japoniarrak II. Mundu Gerran baitu zituen 200.000 emakumeei omenaldi bat izango da, otsailaren 19 eta 20an, Viktoria Eugenian ere bai; eta, Antzoki Zaharrean, Me Llamo Suleiman, urtarrilaren 23an.

Programazio osoa Donostia Kulturako webgunean dago ikusgai, eta sarrerak ere bertan eskuratu daitezke.

Miguel Martin eta Norka Chiapusso

Miguel Martin eta Norka Chiapusso, Donostia Kulturako Musika, eta Antzerkia eta Dantza programazioko arduradunak, hurrenez hurren. (Argazkia: Lide Ferreira)

Dokumentuaren akzioak