Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kriskitin, 25 urte kalitatezko ikuskizunak laztantzen

Dokumentuaren akzioak

Kriskitin, 25 urte kalitatezko ikuskizunak laztantzen

Durango - Mende laurdenaren ospakizunekin bukatu dituzte

“Dantzan ondo egiteko kriskitin jotzen ikasi behar da”. Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak jakin badaki gauzak ondo egiten. Tradizioa eta modernitatea uztartu ditu taldeak 25 urteko ibilbidean, eta jaio zenetik, kalitatea izan du ikur. Mende laurdena bete eta ospakizun beteriko urtea biribildu du. “Kultura erreferente bat izan da Kriskitin Durangon”, azpimarratu du Pili Alberdik.
Egilea
Lorea Ortiz
Komunikabidea
Durangon
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2012/12/21
Lotura
Durangon

‘Kriskitinek 25 urte’ izenburua duen liburua plazaratu du taldeak oraintsu, denbora honetan izan duen ibilbidearen lekuko bezala. Marisa Barrena ibili da koordinazioa lanetan. Argazkiak, bizipenak, anekdotak eta berreskurapenak batu dira bertan, besteak beste.

Kriskitinen lehenengo pausoak, Tronperri Taldean izan ziren dantzarien oinetik heldu ziren. ”Gauza klasikoetatik aparte, ikuspuntu modernoagoa ematea nahi genuen, eta ikuskizuna izatearen ikuspegia. Nahiz eta talde heldua izan, itzelezko ilusioarekin hasi ginen”, gogoratu du presidenteak.

Tradizioa mantenduz, ikerketa lantzea izan zen taldearen hasierako ardatz nagusia. Izan ere, taldearen erronketako bat “ikuskizun atseginak, arinak eta erakargarriak eskaintzea” izan da. Eta ildo horretatik sortu zen lehen ikuskizuna: ‘Berrasi’. Harrezkero,  Kriskitinek sei ikuskizun sortu, prestatu eta plazaratu ditu: ‘Berrasi’, ‘Muntxaraz’, ‘Kriskitinaren Hotsa’, ‘Amillanpetik’, ‘Aup’ eta ‘Akelarrea’. Guztien helburu nagusia folklore emankizun atseginak, eta batez ere erakargarriak eskaintzea izan da.

 

"Platillu soinua"

Erreferente kulturala ezezik, euskara eta tradizioak ere berreskuratu eta mantendu ditu Kriskitinek. Berreskurapenak, izan dira, hain zuzen ere, Kriskitinen lan neketsuenetarikoak. ‘Platillu Soñua’ 1999ko urriaren 13an Durangoko Udaletxeko Plazan aurkeztu zuten, Iñaki Irigoienen laguntzaz. Marcos de Alkorta durangarrak duela 100 urte Dantzari-Dantzaren musika ezberdinak batu zituen partitura batean, eta horiek izan ziren dantzak egiteko erabili zituztenak.

Honetaz gain, ‘Surrandien Konpartsa’ ere berreskuratu du Kriskitinek. Aratusteak ospakizun garrantzitsuak ziren Durangon gerra aurreko urteetan. Izan ere, Durangoko aratusteetako bereizgarri nagusia Surrandien konpartsa dela esan daiteke.

Dantza taldeari “bultzada bat eman nahian eta dantzari berriak erakartzeko asmoz”, eztegua antzinako erara antolatu zuten 1995an. Taldeak egindako beste ekarpenen artean, Durangon Folk, Nazioarteko jaialdiak eta eskainitako hainbat saioak dira. “Herrirako ohore bat izan da Kriskitin bezalako talde bat izatea. Honek esan nahi du zeozer ondo egin dela. Esan beharra dago oso zorrotzak izan garela ikuskizunetan”, berretsi du Alberdik.

Gaur egun 60 dantzarik osa-tzen dute Kriskitin Dantza Taldea, eta dirudienez etorkizuna ziurtatuta dauka. “Ez da erraza mantentzea baina ordezkapena izaten jarraituko dugu. Kalitate oneko dantzariak badaude eta”, gogoratu dute taldetik. Azkenez, ibilbide honetan ezin ahantzi izan duen publiko fidela: “ezinbesteko osagarria”.

Kriskitin Dantza Taldea, gaur egun.
Kriskitin Dantza Taldea, gaur egun.

Dokumentuaren akzioak