Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kresala, hiriko aitzindaria

Dokumentuaren akzioak

Kresala, hiriko aitzindaria

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2008/10/14

Ordutik, hogeita zortzi urte igaro dira, baina arazorik gabe ekartzen du gogora lehenbiziko aldi hori Kresalako lehendakariordea den Paco Sexmilok. "Emakumeek geroz eta presentzia handiagoa zeukaten orduko gizartean eta baita Kresala barnean ere, eta danborradan parte hartu nahi zutela esaten hasi ziren", gogoratu du.

Gaurko egunean 40 urte bete-tzen dituen elkarte hau mistoa zen eta, hori dela eta, kide gehienek arazorik gabe onartu zuten emakumeen eskaera. Hala ere, aldaketaren aurka zeuden gutxi batzuk urtarrilaren 20ean Kresalarekin ateratzeari utzi zioten erabakiarekiko desadostasuna adierazteko.

"Argi geneukan zein zen helburua, baina kexa ugari entzuten hasi ginen hirian. Hori dela eta, Javier Sada historiagilearengana jo genuen bere iritzia jakiteko asmoz", azaldu du. Donostiako gaietan aditua den Sadak istilu gutxi sortuko zirela aurreikusi zuen. Eta baita asmatu ere.

Sexmiloren esanetan, beste elkarte batzuetatik kontrako iri-tziak ailegatzen hasi ziren, emakumeek Kresalako danborradan parte hartzen bazuten haiek ez zutela San Sebastian eguneko ospakizunetan parte hartuko. Orduko alkateak, Jesus Mari Alkainek, ere jo zuen Alde Zaharrekoengana pil-pilean zegoen egoera berri hori aztertzeko helburuarekin.

"Orduko zuzendaritzakoekin elkartu nahi omen zuen gaiaren inguruan hitz egiteko. Azken finean, emakumeen proposamena atzean uzteko gonbitea egin zien baina Kresalakoek ez zioten kasurik egin", zehaztu du. "Ez genuen nahi gainerakoek gure araberako erabakirik har zezaten. Bakoitzak nahi zuena egitearen alde geunden eta errespetua zen guretzat garrantzitsuena", gehitu du.

Gauzak horrela, egunek aurrera egin eta urtarrilaren 20a ailegatu zen Donostiara. Lehendakariordeak gogoratu duenez, 7.00etan atera zen kalera Donostiako lehenengo danborrada mistoa. Aurreko urteekiko giro ezberdina nabaritu zuten, urduriagoa.

Guztira, ehun lagunetik gora aritu ziren danborrak astintzen, baina hauetatik 25 urketariek bereganatu zituzten bertan bildutakoen begiradak. Sadak adierazi bezala, ez zen aparteko liskarrik izan. Zorionez, ziztu eta irain gutxi bazuk kenduta, arazorik gabe egin zuen aurrera konpainiak. Gainera, aldeko oihu ugari entzun ziren.

bilakaera

40 urteko historia

Emakumeen presentzia gero eta handiagoa da danborraden munduan. Kresalaren aztarnak jarraituta, hiriko beste hainbat elkarte misto bihurtzen joan ziren. Horrela, egungo helduen 106 konpainiatik, 20 bakarrik dira gizonezkoenak. Beste bat, Anastasio Peñarena hain zuzen ere, emakumez soilik dago osatua.

Hauek guztiek, ondorioz, Udalak urtero ematen duen diru lagun-tza gal dezakete. Izan ere, Berdintasun Legean oinarrituta, "sexu diskriminazioa egiten duten taldeei" laguntza kenduko die Donostiako Udalak duela astebete Kultura ordezkariak, Ramón Etxezarretak, jakinarazi zuenez.

Kresalatik ez dute erabaki honen inguruko baloraziorik egin nahi. "Guk ez dugu gizonezkoen konpainiaren aurkako ezer. Gurea mistoa da hala nahi izan genuelako eta besteek ikusi beharko dute zer egingo duten hemendik aurrera", esan du Sexmilok.

Gaur egun, 130 bat lagunek osa-tzen dute Kresalako danborrada eta hauetatik erdiak, emakumeak dira. Gainera, elkarteko kide guztiek daukate San Sebastian egunean ateratzeko aukera errotazio sistema bat erabiltzen dutelako. "Horrela, jende guztiak dauka aukera eta ez dago inongo ezberdintasunik", adierazi du lehendakariordeak.

Kresala Gazteak konpainiako danbor joleak.

Dokumentuaren akzioak