Dokumentuaren akzioak
Kresal usaineko emakumeen historia berriz taula gainean
Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz.
Agurtzane Intxaurraga zuzendari duen ikuskizunak bi emakume saregileen ahotsetatik kontatuko du itsasoaren emazteen historia. Ahots horiek Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurragarenak izango dira. Bestalde, dantzaz gain, musikak ere paper garrantzitsua hartuko du emanaldian zehar. Pello Ramirezen gidaritzapean, musikari lanetan izango dira Xabier Zeberio, Fredi Pelaez, Angel Unzu eta Pello Ramirez bera.
Datorren emanaldia, beraz, abenduaren 14an, larunbatarekin, izango da Villabonako Olaederra kiroldegian gaueko 22:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude 10euroko prezioan www.kutxasarrerak.net webgunean.
Seaskaren aldeko egutegiak
Seaskaren aldeko egutegiak salgai dago Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolan, lau euroren truke. Salmenta lekuak: Txermin eta Zizurkil eraikinak: Tutoreei eskatu behar da edo Zentroko eraikina: Idazkaritzan eskatu behar da.
Dokumentuaren akzioak