Dokumentuaren akzioak
Koreografiak dantzatutako mugimendua
Dantzan Bilaka egitasmoaren hamabigarren edizioa abian da asteburu honetan Gasteizen. Zazpi sorkuntza lan izango dira ikusgai guztira
Koreografiak gidatuko du agertokiko mugimenduaren ibilbidea Gasteizen igandera bitartean. Dantzaren mugimenduan barneratuko baitira Dantzan Bilaka egitasmoari esker. Hamabigarren aldia du aurten Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatu eta Eusko Jaurlaritzak babesten duen egitasmoak. Sortzaile gazteei dantza oinarri duten proiektuak garatu ditzaten laguntzea du helburu programak. Artium museoan egingo dute aurten, eta, orotara, zazpi koreografia proposamen aurkeztuko dituzte jendaurrean.
Hamabi urteko ibilbidea izanagatik ere, toki jakin batean egiten den bigarren aldia du Dantzan Bilaka egitasmoak. Bilboko Azkuna Zentroan egin zuten iaz, eta asteburuan Gasteizen egin ostean, Donostiara lekualdatuko da datorren urtean, Olatz de Andres egitasmoaren antolatzaileak aurreratu bezala. Dantzaren alorreko profesionalak elkartu nahi dituzte hala, eta orotariko ikusleekin esperientziak, sentipenak elkarrekin trukatu. «Koreografia sorkuntza publikoarengana hurbildu nahi dugu, baina baita dantzaren alorreko gainerako kideengana ere», azpimarratu du De Andresek.
Bada, sortzaileen proiektuak aurkezteaz gain, koreografia sorkuntzarekin lotutako topaketak, hitzaldiak eta laborategiak ere izango dira; horietan guztietan edonork parte hartzeko aukera izango du, gainera. Dantzaren alorreko adituentzat, Expanding Physicalities: Iruditeria eta sentsazioa izeneko ikastaroa ematen ari da Chisato Ohno dantzari anglo-japoniarrak atzo hasi eta igandera bitarte. Mugimendu pertsonalaren esplorazioaren inguruan lan egingo dute, imajinazioa eta sentsazioa pizteko xedez. Gaur, bestalde, familientzako tailerra emango du MUGI kolektiboak Gorka eta Nerea Gurrutxagaren eskutik. Horrez gain, Jaime Conde Salazarrek sorkuntza artistikoari lotutako bi hitzaldi egingo ditu: lehena, Piedradura, atzo eman zuen ikusleen rolaren eta erantzukizunaren gainean gogoetatzeko bide emanez; bigarrena, koreografia praktikaaren inguruan, Siesta+ Maieutika izenburupean.
Askotariko proposamenak
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak koreografia sorkuntzarako urtero ematen dituen diru laguntzetan hautatuak izan diren proiektuak babestu, garatzen lagundu eta ikusgai jartzea du helburu Dantzan Bilaka egitasmoak. Zazpi proiektu aukeratu dituzte aurten: Zuriñe Benaventen Qué Tienen las Flores, Laura Coboren Lamuda, Askoa Etxebarrietaren Voces del Viento, Gorka eta Nerea Gurrutxagaren Bisonte bat bihotz eriarentzat, Ibon Salvadorren Trilogia Cosa, Denis Santacanaren Madera eta Mikel del Valleren Agate Deuna, hain zuzen ere.
Formatu eta dinamika anitzekoak dira lan guztiak, De Andresen hitzetan: «Dantza garaikidetik hasi, performance eta teoria edota flamenkora hurbiltzen diren lanak dira; askotariko proposamenak dira». Sortu berriak dira horietako batzuk, garatze prozesuan daude beste batzuk. Izan ere, ez dute zertan amaituta egon jendaurrean erakutsi ahal izateko. De Andresek zehaztu duenez, artista bakoitzak erabaki du sorkuntzaren zein unetan aurkeztu proiektua. «Performance baten bidez aurkeztuko dute batzuek haien lana; beste batzuek, aldiz, obraren zati bat erakutsiko dute bakarrik». Hogei minutu inguruko aurkezpenak izango dira, eta elkargunerako esparru horretan,«parte hartzea, praktika zein hausnarketa» erabiliko dira koreografia sorkuntza «gertutik bizitzeko», antolatzaileen esanetan.
Gaizka Sarasola idazlearen testu bat hautatu dute, esaterako, Gurrutxaga Arruti neba-arrebek Bisonte bat bihotz eriarentzat lana ontzeko. Urak ttiki direantzezlaneko testu bat da, eta haien dantza lana osatzeko «oinarrizko elementua» izan dela aitortu du Gorka Gurrutxagak: «Modu ezberdinean erabili dugu testua, baina, batez ere, agertokian iradoki nahi dugun mundu imajinario hori sortzeko erabili dugu». Elkarrizketa bat da Sarasolaren testu zatia, eta modu berean ondu dute koreografia proposamen ere; bien arteko lotura bilatzen saiatu dira hala. Ghjuvan-Paulu Poletti konpositorearen musikarekin jantzi dute lana; haren hiru abesti erabili dituzte horretarako. «Musikarekin nolabaiteko zentzua hartzen dute guk egiten dugun dantza materialak eta sortu nahi dugun mundu imajinario horrek», Gurrutxagaren arabera, iluntasun eta misterio kutsu bat emateaz gain, alaitasuna eta poztasuna ere ematen dio musikak obrari. Lurdes Arruti Mujikaren jantziekin osatu dute proiektua.
Mikel del Vallek, bestalde, Agate deunaren historia eta mastektomia baten ondorioz bularra galdu duten emakumeen kasua izan ditu oinarri haren proiektua garatzeko. Dantza garaikidea, Miren de Miguel sopranoaren ahotsarekin eta elementu bisualekin uztartu du horretarako. De Miguelen arabera, urteak zeramatzan gaiaren inguruan proposamen artistiko bat burutu nahian, eta, orain, Dantzan Bilaka egitasmoari esker gauzatu du: «Sufrimendua, indarra, adorea eta antzeko gaiak latzen ditu». Otsailaren 21ean aurkeztuko du Del Vallek Agate Deuna-ren proposamen osatua Bilboko Arriaga antzokian.