Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Koldobika Jauregi “Dantza”, orain Andoaingo Basteron

Dokumentuaren akzioak

Koldobika Jauregi “Dantza”, orain Andoaingo Basteron

Komunikabidea
Artzubi
Mota
Albistea
Data
2021/03/29
Lotura
Artzubi

Koldobika Jauregi “Dantza” izeneko erakusketa zabalduko da etzi, martxoak 31, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Erakusketa honen aurrekaria iazko otsail-martxoetan Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean egindakoa da; erakusketa hura garaia baino lehen itxi behar izan zen, denon buruan dauden arrazoiak direla medio.

Dantza filmaren harira egin nituen argazkiak ikusgai egongo dira berriz, beraz, datorren asteazkenean hasi eta apirila amaitu arte. Zarautzen bezala, Koldobika Jauregi “Dantza” izeneko erakusketa honen barruan zintzilikatuko dira, filma egiteko erabili ziren jantzien eta atrezzoko hainbat objektu eta tresnaren ondoan.

DSB0152v1 Honela dio erakusketaren aurkezpen txartelak:

Koldobika Jauregi – “Dantza”
Erakusketa honetan “Dantza” filmaren unibertso artistikoaren garapen estetikoa eta aurretik egindako ikerketa lana azaltzen dira.

  • Koordinazioa: Elena Cajaraville
  • Argazkiak: Xabier Artola Zubillaga
  • Dokumentala: Telmo Esnal
  • Jantzien zaharberritzea eta muntatzea: Muchas Telas
  • Komunikazioa: Maria Giró Coll

Bastero Kulturgunea (Andoain), 2021-03-31tik 2021-04-30era.

Aste Santuko ordutegi berezia

  • 03-31n: 18:30–20:00 (erakusketaren irekiera)
  • 04-01etik 04-05era: 10:30–13:30
  • 04-06tik 04-09ra: 18:00–20:00
  • 04-10ean: 10:30–13:30 / 18:00–20:30

04-12tik aurrera, ordutegi arrunta

  • astelehenetik ostiralera, 18:30–20:00 (asteartean itxita)
  • larunbatean, 10:30–13:30 / 18:00–20:30

DSB0158

Sanz Eneko erakusketa zabaldu zenean nioen bezala, uste dut erakusketa hau aukera aparta dela Dantza filmaren barrunbeetan sartzeko. Erakusketaren mamia filmeko dantzariek erabilitako jantzien eta objektuen aniztasun eta aberastasunean dago, eta filma ikustean ezinbestez oharkabean pasatutako hainbat xehetasunez –diseinua, materialak, makillajeko kontuak, iruditeria, bitxiak…– jabetzeko abagunea eskaintzen du. Horrekin batera, diseinu horietara iristeko Jauregik aldez aurretik egindako lana ere balioesteko aukera ematen du, zenbait bozeto, zirriborro, azalpen eta abarren bidez, eta filmaren mundu sinboliko eta estetikoan barneratzeko, Telmo Esnalek egindako elkarrizketa bideo bati esker.

DSB0159v1

Dokumentuaren akzioak