Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kemen Dantza Taldeak bidai oparoa egin zuen Ingalaterran barrena

Dokumentuaren akzioak

Kemen Dantza Taldeak bidai oparoa egin zuen Ingalaterran barrena

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irún
Mota
Albistea
Data
2003/08/19

Jaialdiko antolakuntzak lorturiko punturik aipagarrienetako bat, bertan kultur talde ezberdinak biltzearena izan zen, talde irundarraz gain, Eslobenia, Eskozia, Italia, Estatu Batuak, Portugal eta Ukraniako taldeak elkartu baitzituzten. Kemen Dantza Taldea Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta Zuberoako dantzak plazaratuz, Svitanok talde ukraniarrarekin eta Sbanieratori Piansano talde italiarrarekin batera, jaialdiko talderik arrakastatsuenetarikoa bilakatu zen. Hau dela eta, espero baino aktuazio gehiago egin behar izan zituzten. Dantzari bidasotarrek, jaialdiak iraundako aste osoan zehar gogor jardun behar izan zuten, egunero bi, hiru eta lau dantza saio eskaintzera ere iritsi zirelarik. Egunean zehar ospaturiko dantza saioak Alnwick-eko plaza nagusian izaten ziren eta gauetan aldiz hiriko antzokian.



Bestalde, Kemen Dantza Taldeak Ingalaterra iparraldean hain ugariak diren erdi aroko gaztelu ezberdinetan dantzatzeko aukera ere izan zuen, inguruneak euskal herriko folklorea oraindik ere ikusgarriagoa bihurtzen zuelarik.



Kemen Dantza Taldeak, Irunera bueltatu den arren, ez du oporraldirako betarik izango, izan ere joan den igandean Hendaian izan bait ziren, Inhaute inhaute saioa aurkezten. Honetaz gain, abuztuaren bukaeran Kemeneko partaideak Zestoan izango dira eta iraila erdialdera Basaurin gipuzkoako dantzak aurkeztuko dituzte.

Dokumentuaren akzioak