Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Katti Pochelo: "Taldeko dantzak emakumeentzat sortuak izan ziren, eta gizonezkoentzat egokitu behar izan ditugu"

Dokumentuaren akzioak

Katti Pochelo: "Taldeko dantzak emakumeentzat sortuak izan ziren, eta gizonezkoentzat egokitu behar izan ditugu"

Elgar Oinkaren lan berria

Komunikabidea
Matraka
Mota
Elkarrizketa
Data
2005/11/19

Ze motatakoa da ‘Xango Altxa Zango’ ikuskizuna?



Xango Altxa Zango dantza ikusgarri bat da, eta Elgar Oinka dantza taldeko dantzariek hartzen dugu parte. Gure dantzak, duela 30 urte inguru sortu ziren, eta euskal dantzek emandako urratsetan oinarritzen dira. Baina dantza guztien gai nagusia Euskal Herriko ohitura bat da. Adibidez, tanborrada izeneko dantza bat egiten dugu, eta Donostiako San Sebastian egunean oinarritzen da.



Koldo Ameztoi kontalari lapurtarraren istorio batek bideratuko ditu ikuskizuneko dantza guztiak. Xango izeneko mutil gazte baten istorioa kontatzen du. Xangok txapela bat dauka, bere aitonak dantza txapelketa batean irabazitako txapela, alegia. Kapela haizeak eramango dio, eta galdu egingo du. Txapelaren atzetik ibiliko da berau aurkitzeko asmoz. Xango herriz herri ibiliko da bere txapelaren bila, eta herri bakoitzean dantza ikuskizun bat ikusiko du.



Musikari dagokionez, Jean-Christian Irigoien Gatxetaburu egongo da eskusoinua jotzen.



Elgar Oinka dantza taldearen hastapenetan, emakumezkoak bakarrik aritzen ziren dantzan, eta ondoren, gizonezkoekin hasi ziren lanean. Zertan aldatu dira ikuskizunak?



Hasieran neskak bakarrik aritzen ziren dantzan. Mutikoak dantzan aritzearen arazoa aspaldikoa da; neskek mutilak nahi zituzten dantza talderako, baina ez zuten gizonezkorik aurkitzen horretarako. Inork ez zuen dantzan aritu nahi.



Hasieran izan ez bazen ere, apur bat beranduago mutilak dantza taldean sartu ziren. Guk dantzatzen ditugun dantza gehienak, taldearen sorkuntzan egindakoak izan ziren; beraz, emakumeengan pentsatutako dantzak dira.



Gizonezkoak taldean egonik, beste dantza talde batzuk egiten dituzten dantzak txertatu ditugu taldean.



Berez, gure dantza taldeko dantzak eskaintzeko era aldatu egin da. Izan ere, dantzak sortu zituenak, emakumeek dantzatzeko dantzak egin baitzituen. Urteak aurrera joan ahala, aldaketa batzuk ere egin dira gizonezkoak hobeto moldatzeko.



Musikan eta dantzan bakarrik oinarritzen al da ikuskizuna?



Ez, musika eta dantzaz gain, dantzariok kantatzen ikasi dugu. Dantzataldeko partaide bat kantu irakaslea da, eta ikuskizunean kantuan aritzeko abesten ikasi dugu. Dantza batzuen zatiak ez dira eskusoinuaz lagunduta egingo, baina dantzariok kantatuko dugu.



Ikasi ditugun abestiak, abesti herrikoiak dira, baina moldatu egin dituzte. Europako ekialdeko musiketan oinarrituta daude kantuetako doinu batzuk. Beste batzuk, ordea, beste molde batzuetara egokituak izan dira.

Dokumentuaren akzioak