Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaskarotak heldu dira berriz

Dokumentuaren akzioak

Kaskarotak heldu dira berriz

Egilea
Haizpea Abrisketa
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Lapurdi
Mota
Albistea
Data
2024/01/29
Lotura
Kazeta

 

Uztaritzeko kaskarotek Baionan hasi dute egutegia. (Artxiboko irudia)
Uztaritzeko kaskarotek Baionan hasi dute egutegia. (Artxiboko irudia) (© Patxi BELTZAIZ)

Ihauteri aire batek berotzen du negua. Urtarrilean eta otsailean kaskarotak Lapurdiko etxalde eta etxeetara joanen dira, dantzatzeko, kantatzeko eta jateko. Goiztiarrenek, beskoiztarrek, hasi dute erregeen asteburuan. Asteburu guziz, otsailaren 11 arte, igandez, Beskoitzeko Oinak arin dantza taldea herriko auzoetan gaindi ibiliko da etxez etxe.

Kaskarotak dira Lapurdiko ihauterietako pertsonaia nagusietako bat. Lorez apainduriko txapela edo koroak dituzte, kolorezko xingola bat jantzi zuriaren gainean eta xilintxak zangoetatik zintzilik. Etxez etxe joaten dira, dantzatzen dute, eta etxe bakoitzean jaten dute. Batzuetan, Hartza ere agertzen da, neguaren amaiera iragartzen duen pertsonaia.

Uztaritzeko kaskarotak iragan urtarrilaren 27ko asteburuan atera dira Baionan. Ondotiik, Uztaritzen izanen dira, otsailaren 3an Arruntze auzoan eta 4an Herauritzen. Otsailaren 11n, igandez, Izartxo dantza taldeak, aldiz, kaskarotak aterako ditu hirigunean. Egun berean, Donibane Lohizuneko Begiraleak taldeko kaskarotek dantza eginen dute Donibaneko karriketan eta Jeikadikoek Kanbon. Azken hauek ere hurrengo igandean dantzatuko dute.

Itsasuko kaskarotek ere ez dute hitzordua galduko eta auzoetan bilketa eginen dute urtarrilaren 27ko eta otsailaren 3ko asteburuetan Ataize dantza taldearekin. Biriatukoak otsailaren 24an agertuko dira.

Bi kaskarot mota

Kaskarotak ez dira Ihauterietako pertsonaia horiek bakarrik. Izen horrek XVII. mende inguruan euskal kostaldean finkatua zen komunitate bat irudikatzen zuen. Ziburun, kaskarotek portuko kaietan arraina saltzen zuten emakumeak irudikatzen dituzte. Buruan saski bat dute. KAZETAko kolaboratzaile den Joseba Aurkerenea historialariak, bi kaskarot moten arteko erlazioaz galdetzen du, jatorri bera izanen luketela ulertuz.

Euskal kostaldean kokaturiko populazio bat litzateke, denboran zehar bertako jendearekin nahastu direnak. Beste historialari batek, Kepa Arburua Olaizolak, kaskaroten jatorria herri kataroan kokatzen du.

Historialari askok aztertu dute gaia, hitzaren jatorria eta etimologia ebatzi gabe. Dena dela, Joseba Aurkereneak dion gisan, kaskarotak Lapurdiko herri kulturaren parte dira.

 

*Erredakzioan itzuli eta moldatua.

Dokumentuaren akzioak