Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Karrikaldira lotzea keinu naturala izan zen Orai Bat taldearentzat» . iñaki serrada

Dokumentuaren akzioak

«Karrikaldira lotzea keinu naturala izan zen Orai Bat taldearentzat» . iñaki serrada

Orai Bat taldeko lehendakariak bazuen kezka nagusi bat aurten: Jacques Portes plaza zaharberritu ondoren, «ea ziganteek nola hartuko zioten neurria eremu berriari». Kezkak kezka, urtetako esperientziak erronka gainditzeko balio izan du. Beste kontu bat dira eguraldi petralak ekarritako komeriak. Iñaki Serrada euskal kulturaren eragile «gazte beteranoa» da. «Uztailean 70 urte egin ditut. Hala ere, osasun arazoak tarteko, behin akordio batera heldu nintzen nire kardiologoarekin: 38 urteetan planto egin nuen, eta geroztik ez dut gehiago adina kontatzen», aitortu du barre-algaraka.
Egilea
Maite Ubiria Beamont
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2019/07/29
Lotura
Naiz

0729_aperitifa

Orai Bat taldea instituzio bat da, joan den mendeko 70eko hamarkadaz geroztik lan eskerga egindakoa. Hasiera batean Nafarroa Garaira jo zuten inauterietako dantzak berreskuratzeko. Handik aurrera ate bat bestearen atzean zabaldu zuten. 1983an joaldunen tropa osatu zuten; 1988an, berriz, aitzindaritzat jo daitekeen ziganteen eta buruhandien konpartsa osatu zuten. «Grenet zen auzapeza, eta Baionako bestetako kabalgata bezala aurkeztu gintuzten. Hala izanik, Iparraldeko beste herrietara joateko baimenik ez genuen; bakarrik Baionan aritzea nahi zuen berak. Hala, urtetan besten karietara umeentzako animazioetan atera ginen goizetan, eta iluntzean, Corso desfilean».

Nizako Corsoan

Anekdota gisa aipatu du sortu zuten urte berean Nizako Corso desfile ospetsuan parte hartzeko aukera izan zutela. Okzitaniako kostaldeko hiria «Baionatik aski urrun zenez, ez genuen arazorik ukan auzapezarekin», gehitu du ironiaz.

Bada hamarkada bat erronka berria hartu zutela: Baionako besten denboran, ostegunetik igandera bitartean, Jacques Portes plazan antolatzen den Karrikaldi ekimenera lotu zen Orai Bat.

«Ibaialde edota Leinua taldeetan jardun zuten hainbat lagun Orai Batekin ibili ziren lehenago eta horiek Karrikaldia girotzen hasi zirenean guretzat keinu naturala izan zen bertan izatea», azaldu du Iñakik. Hala, Euskal Herriko herrialde bakoitzeko zigante bana sortu zuten euskal kulturzaleen hitzordu den Karrikaldirako. Ziganteak Albert I eskolatik atera ziren atzo, bestetako azkeneko egunean. «Urtean zehar ere, eskolaz eskola ibiltzen da Orai Bat taldea, tradizioen transmisioan laguntzen». Horretaz gain, Baiona Kantuz edo Olentzeroren desfilean, bertan dira Orai Bateko dantzari, joaldun, ziganteak... «Inauterietan ahantzi gabe; euskal inauteriak, kasu; ez Nizakoak».

Dokumentuaren akzioak