Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kalealdia XIX aurkeztu dute

Dokumentuaren akzioak

Kalealdia XIX aurkeztu dute

Casilda Iturrizar parkea jaialdiko aire zabaleko antzoki handi gisa finkatu da, bi zirku karpa eta programazioaren parte handia jasoko baititu, Euskal Museoarekin, Areatza inguruarekin, Arriaga Antzokiaren kanpoaldearekin eta Plaza Barriarekin batera.
Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2018/06/21
Lotura
Uriola

Uztailaren 2tik 7ra 65 emanaldi izango ditugu Bilbon. Horietako asko, aire zabaleko agertoki handi gisa finkatzen ari den Casilda Iturrizar Parkean izango dira. Aurtengo edizioan parkeak apainketa berezia edukiko du Hiriko ekitaldi nagusietakoa izango den jaialdiari ongi etorria emateko.

Guztira 26 konpainiak hartuko dute parte: 6 Euskal Herrikoak, 6 Estatuko gainerako lekuetakoak eta besteak, Frantziatik –kaleko antzerkiaren Europako erreferente nagusia– Erresuma Batutik, Italiatik edo Belgikatik etorritakoak. Euren lanak, dagoeneko ohikoak diren Areatzako, Plaza Barriko eta Arriaga Plazako agertokietan aurkeztuko dituzte, eta baita dagoeneko aipatu den Casilda Iturrizar parkean ere. Aurten zirkuko karpa bi instalatuko dira parke horretan, eta baita kaleko arte eszenikoez gozatzeko zabalik egongo diren beste lau agertoki ere. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioa Euskal Museoko kristalezko atari berrian irekiko da datorren uztailaren 2an.

Proposamen berritzaileez gain, azpimarratzekoa da clown munduko Europako konpainia garrantzitsuenetako batzuk Bilbora etorriko dira. Valladolideko Jaialdian Kaleko Ikuskizun Onenaren saria jaso berri duen The Primitives belgikarren “Three of a Kind” lana, besteak beste. Maila berean daude “Babo Royal” bere azken lana eskainiko duen Ganso & Cía euskal clowna, tokiko eszenako klasikoa, edo Lenzburgerreko eta Veveyko (Suitza) eta Braunswigeko (Alemania) jaialdietan sariak jaso dituzten eta dagoeneko aipatu ditugunBarada Street.

Euskal Konpainiak

Jadanik aipatu diren Amaia Elizaran eta Ganso & Cía konpainiez gain, BILBOKO KALEALDIAren edizio honetan euskal konpainia hauek euren azken lanak eskainiko dituzte: Ertza, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea eta Zo-Zongó!!. Talde horien proposamenak dantza, zirkua, kaleko antzerkia edo clowna hartuko dituzte.

Horrela, Ertza konpainiak “Meeting Point” –Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria 2017ko Umore Azokan eta Kaleko Ikuskizun Onena Arte Eszenikoen Max Sarien azken edizioan– aurkeztuko du ikus-entzuleen aurrean. Dantza garaikide ikuskizun pieza labur horretan dantzaren aurreko grina da nagusi, eta zenbait lengoaia agertzen zaizkigu, break dance-a edo hip-hop-a, besteak beste.

Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak eskainiko duten emanaldiak ere dantza osagarri handia izango du. “Sagartu” diziplina anitzeko kaleko ikuskizuna da, zuzeneko musikaz, antzerkiz eta dantzaz osatutakoa, umorez, pozez eta indarrez sagarrak, ez soilik gure herrialdean, Edeneko garaietatik gaur egunera arte izan dituen esanahi guztiak erakutsiko dituena. Hika antzerki taldeak, Oinkari dantza taldearekin batera, dantza eta antzerki jai handia eramango du agertokira, ikus-entzule guztiek bere ikusgarritasunaz eta orijinaltasunaz goza dezaten. Formatu handiko ikuskizuna, artista asko elkartuz agertokian, “Sagartu” ostiralean, uztailaren 6an, ikusi ahal izango da Areatzako kaian, gaueko 23:30etik aurrera.

Amaitzeko, Zo-Zongó!! Euskal konpainia izango da jaialdiaren aurtengo edizioari amaiera emango diona, uztailaren 7an, gauerdian, Areatzako Kaian. “Psycho-Clown” musika eta antzerki ikuskizunean, Jokerren aginduetara arituko diren zortzi pailazo zoro hirira helduko dira, dena hankaz gora jartzeko. Perkusioan dago oinarrituta batez ere, zenbait estilo eta erritmo joz. Ezustekoz betetako show-ak zalantza eta nerbio dosi altuak ditu. Hori guztia pirotekniaz eta danborren argien efektuez lagunduta.

Sarrerak

Sarrerak, Areatzan egongo den Jaialdiko Informazio Bulegoan eskuratu ahal izango dira uztailaren 2tik 7ra (11:30-14:00 / 16:30-20:30) edo Casilda Iturrizar parkean bertan (17:00-21:00). Halaber, Euskal Museoko emanaldietarako ere gonbidapena beharko da, eta Areatzan dagoen Jaialdiko Informazio Bulegoan eskuratu ahal izango da uztailaren 2tik 6ra (11:30-14:00 / 16:30-20:30).

Kalealdia XIX aurkeztu dute

Dokumentuaren akzioak