Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Juan Mari Beltrani eman diote aurtengo Manuel Lekuona saria

Dokumentuaren akzioak

Juan Mari Beltrani eman diote aurtengo Manuel Lekuona saria

Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/11/05
Lotura
Irutxuloko Hitza
juan-mari-beltran
Juan Mari Beltran.Txistulari.eus

Haurra zenean, Beltranek Etxarri Aranatzen hasi zuen bere musika ibilbidea klarinete eta txistulari gisa, eta 16 urterekin Argia — Donostiako Euskal Dantzari Taldean sartu zen. Irakasle gisa, Hernaniko Musika Eskolan eman zituen lehen urratsak alboka, dultzaina, txalaparta, txanbela eta txistua irakasten.

1960ko hamarkadan, musika herrikoiari buruzko materialak biltzen hasi zen, formatu eta modalitate guztietan. Hain zuzen ere, bilduma hori erabili zuen Soinuenea-Herri Musika Txokoa sortzeko. Euskal Herrian bakarra da museoa, eta bertan, instrumentuak, partiturak, diskoak, ikus-entzunezkoak eta grabazioak biltzen dira, etnomusikologian espezializatutako liburutegi batekin batera. 

Duela mende erdi baino gehiagotik, Beltranek musika ondarea berreskuratzen, zaintzen eta transmititzen lan egiten du, bai alderdi materialean, eta baita ez-materialean ere. Alde batetik, desagertzear zeuden musika tresna tradizionalak berreskuratu, eguneratu eta belaunaldi berriei ezagutzera ematea ahalbidetu du. Bestetik, euskal herri errepertorioko konposizioak berreskuratu eta zabaldu ditu, bertako testuinguruen eta kultur erabileren azterketarekin batera.

Dokumentuaren akzioak