Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Juan Ignazio Iztuetari buruzko dantza-ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Juan Ignazio Iztuetari buruzko dantza-ikuskizuna

'Zuria gure erara' Urnietako Saroben eskainiko da datorren asteburuan

Juan Ignazio_Iztuetari buruzko dantza-, musika eta antzerki-ikuskizuna prestatzen ari dira Urnietako hainbat herritar. Datorren asteburuan ikusi ahal izango da lana, Sarobeko aretoan. Bai larunbatean bai fgandean arratsaldeko 7etan izango dira emanaldiak.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2015/01/11
Lotura
Diario Vasco

Ideia Luis Mari Zaldua historialariarena izan da, koreografiak Edu Muruamendiarazek diseinatu ditu, eszena-zuzendaria Mikel Agirregomezkorta da, Egape taldekoek egingo dute dantza eta Anabas taldekoek joko dituzte musika-tresank. Antzezlea, beraz, Jon Unanue izango da.

‘Zuria gure erara’ ipini diote izenburu, izan ere hemezortzigarren mendeko gizon hark ‘Zuria’ izan zuen goitizena. Jakina denez, bi obra handi idatzi zituen: ‘Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia’ eta ‘Gipuzkoako probintziaren kondaira edo historia’.

Ikuskizunaren helburuak dira erakustea nolakoa zen Iztueta eta nolakoa zen orduko Gipuzkoa. «Iztuetak Gipuzkoako dantzen kanona edo eredua izango zen dantza bilketa bat egin zuen. Bilduma hori oso modu zurrunean ibiltzen da, gauza ukiezin bat bezala. Iztuetaren bizitzari begiratuz gero, ordea, ikusten da bera ez zela inondik inora pertsona zurrun bat; guztiz libertarioa eta gauzak bere erara egitea gustatzen zitzaiona baitzen. Alderaketa horretan paradoxa bat ikusten dugu argi eta garbi, eta hori da obraren abiapuntua», esan du Zalduak.

Iztuetaren hitzetan oinarritutako emanaldia izango da. Hala ere, Iztuetaren «irakurketa libre bat» egin dute.

Hau da sinopsia: Juan Ignazio Iztueta Zuria aldaketa garaian bizi izan zen; Ilustrazioa, Frantsesadak eta Lehen Karlistada bertatik bertara ikusi zituen. Bizitza luze bezain betea izan zuen, ez baitzen geldi egoteko horietakoa: dantzari fina, hiru aldiz ezkondu zen, espetxean egon zen, hainbat lan idatzi zuen euskaraz...

Juan Ignazio Iztuetari buruzko dantza-ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak