Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Joxemiel Bidador' pastorala ikusteko sarrera guztiak saldu dira

Dokumentuaren akzioak

'Joxemiel Bidador' pastorala ikusteko sarrera guztiak saldu dira

Urriaren 10ean estreinatuko da Iruñeko Burgoen plazan Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastorala. Antolatzaileek iragarri dutenez, sarrera guztiak agortu dira jada.
Egilea
Gorka Bereziartua Mitxelena
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2015/10/06
Lotura
Argia

Plaza irekian jokatuko da pastorala eta horregatik, sarrera gisa ikuskizunaren liburuxka saltzen aritu dira Iruñeko Karrikiri Euskaldunon Topagunean. Egindako kalkuluetan ez dute huts egin, joan den astetik iragartzen ari baitziren pastorala jokatzeko eguna baino lehen espero zutela liburuxka guztiak agortzea.

Joxemiel Bidadorren eta Iruñeko euskaldunen omenez

Zuberoatik kanpo ekoizten den bigarren pastoral honek Joxemiel Bidador idazle, ikertzaile, dantzari eta euskaltzalea omentzea du xede, baita, horrekin batera, Iruñeko euskaldunei gorazarre egitea ere.

Jon Alonsok idatzi du obraren testua eta Ihitz Iriart eta Aritz Ibañez arduratu dira zuzendaritza artistikoaz. Guztira 100 lagun inguruk parte hartu dute pastoralaren prestaketan, adin eta izaera desberdineko euskaldunen topaleku bihurtu da ekimena.

Ezohiko pastorala izango da gainera, ikuskizunaren zenbait atal Zuberoako maneran eskainiko diren arren, berrikuntza franko ere eskainiko baititu –horietako batzuk aletu ditugu aste honetan paperezko ARGIAn publikatu dugun erreportajean–.

Bi hitzaldi pastoralaren aurretik

Urriaren 10eko zitaren aurretik Joxemiel Bidadorren figura hobeto ezagutarazteko bi hitzaldi prestatu dituzte ekimenaren sustatzaileek. Lehenbizikoa astelehen honetan eskaini zuen Patxi Labordak: Bidadorrek dantzaren alorrean egindako lana izan zuen mintzagai eta hainbat lagun elkartu zituen Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Bigarrena asteazkenean izango da, hilak 7, Patxi Larrionen eskutik. Joxemiel Bidador eta Mendigatxaren sindromea izeneko hitzaldian, "azkena izatearen kontzientzia" zer den eta horrek Bidadorren lan egiteko moduan eta jardueran nola eragin zuen azalduko du historialariak. Hitzordua Zaldiko Maldikon, arratseko 8etan.

Bost egunen faltan bukatu dira Joxemiel Bidadorren omenezko pastoralaren sarerrak.

Dokumentuaren akzioak