Dokumentuaren akzioak
Jose Lorenzo Pujana dantza maisuari omenaldia Ordizian
Urteroko soka-dantzariez gain, ezpata segizio bat ere osatu zuten. Guztira 120 dantzarik eta 20 musikarik hartu zuten parte. Hasiera 19:30ean izango zuen, Barrena Parketik, eta Pujanaren jaiotzaren mendeurrenean egin bezala, Kale Nagusian, dantza maisuaren jaiotetxe aurrean, ezpata-dantza dantzatu zuten. Gero, 20:00ak aldera, Garagartza Plazan Pujanatarren familiari omenaldia eskaini zioten. Plaza Nagusian amaitu zen segizioa.
Gaur, dantzari txikiak
Gaur haurrek hartuko dute kalea. Urtero bezala, herrian barrena desfilea egingo dute. Amets Bide eta Aurtzakako dantzariez gain, Zaldibiako Iztueta, Lazkaoko Oin-Arin, Orkoiengo Baietz eta Legorretako Irrintzi Alai taldeetako dantzariek parte hartuko dute. Barandiaran Plazan egingo dute alardearekin eta taldeko argazkia aterata amaituko dute goiza.
Eguerdian bazkaria egingo dute, eta ondoren haurrentzat jolasak izango dira. Asteburua borobiltzeko, Tio Teronen semeen eskutik Festamentua dantza ikuskizun berriaren Gipuzkoako estreinaldia izango da, plazan.
Dokumentuaren akzioak