Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jon Sarobek Aritz Lasargureni eman dio San Fausto egunean ohorezko aurreskua dantzatzeko lekukoa

Dokumentuaren akzioak

Jon Sarobek Aritz Lasargureni eman dio San Fausto egunean ohorezko aurreskua dantzatzeko lekukoa

Egilea
E.H./M.Z.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2024/10/13
Lotura
Anboto

San Fausto eguna egun handia izan ohi da durangarrentzat. Eguraldi ona lagun kolore zuri eta urdinak nagusitu dira herriko kaleetan.

Gainera, gaurkoak, irudi hunkigarriak utzi ditu, Jon Sarobek azkenengoz egin baitu ohorezko aurreskua San Fausto egunez. Sarobek Aritz Lasargureni testigua pasa dio eta udalak aitortza egin dio Saroberi. 

Horrez ostean, artopilen banaketa egin dute udaletxeko arkupean; gaurkoan 4.000 artopil banatu dituzte.

Dokumentuaren akzioak