Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jon Maiaren zazpigarren txapela

Dokumentuaren akzioak

Jon Maiaren zazpigarren txapela

Imanol Etxebestek irabazi zuen Berria saria herenegun Pasai Antxon jokatu zen Euskadiko 25. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan

Egilea
Ainhoa Oiartzabal
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2005/05/31

Hogei urterekin, 1997an, jantzi zuen txapela lehendabizikoz. Hurrengo hiru urteetan ere lehen postua lortu zuen. Eta 2001tik iaz arte, txandaka, Aiert Beobide eta bera izan dira txapeldun. Hainbeste txapel irabazteak ematen duen patxadarekin, baina eginiko markarekin pozik, hurrengo urteko txapelketa azkena izango dela esan digu telefonoz bestaldetik: «Baina oraindik ez dakit ziur aurkeztuko naizen». Nola nahi ere, txapela oholtza gainean galtzeak zazpi txapelekin erretiratzeak baino «irrika handiagoa» sortuko lukeela uste du. Maiari txapela kentzeko hautagaien artean daude aurtengo txapelketan haren atzetik sailkatu diren Ibon Huarte, Aritz Salamanca, Alain Maia, Iker Larunbe, Xuban Iragorri eta Imanol Etxebeste. Azken horrek gainera, dantzari berrienaren saria jaso zuen, Berria egunkariaren eskutik.



Erreleboa, ziurtaturik Aurtengo txapeldunordea, Ibon Huarte dantzaria, Kukai dantza taldean kide du Maiak. Baita laugarren postua erdietsi zuen Alain Maia ere. «Dantzari gazteak badatoz. Errealitatea da hori. Eta erreleboa taldekide eta herrikide direnei uzteak lasaitasun handia ematen du».



Taldekide horiekin hara eta hona dabil egunotan Jon Maia, Otheizari biraka ikuskizuna ematen. Errenteriako Musika eta Dantza Eskolako irakaslea ere bada Maia. Hain zuzen, hango ikasle izanak dira Ibon Huarte eta Alain Maia dantzariak.Gazteak eta ez hain gazteak, azken 25 urteotan Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa irabazi zuten dantzari guztiak elkartu eta omendu zituzten igandean Pasai Antxon jokatu zen txapelketan. Hala, bertan izan ziren Mikel Pontesta, Iñaki Agirre, Xabier Mendizabal, Mikel Sarriegi, Ramon Santxez, Edu Murumendiaraz, Aiert Beobide eta Jon Maia bera. Behin txapelketa amaituta, elkarrekin bazkaldu zuten.

Dokumentuaren akzioak