Dokumentuaren akzioak
Jon Garnika dantzari nafarra klasikoa erakusten ari da egunotan Artelekun
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea aro berri baten atarian
Orain hiru urte igo zen azken aldiz agertoki batera. Donostiako Izarren Galan izan zen orain Frankfurteko Baletean dagoen Jone San Martin donostiarrarekin batera. Geroztik ez da jendaurreko lanetan aritu, egunero Bartzelonako Institut del Teatren ikasleen aurrean egiten duena kontuan hartzen ez bada.
«Urte asko neramatzan dantza egiten eta pixka bat nekatuta nengoen. Dantza ez da lana bakarrik, bizimodua ere bada. Batetik bestera ibili behar duzu, eskuan maleta batekin, hotelez hotel eta hiru urteko atsedenaldia hartu dut, baina berriro ari zait grina sortzen. Baditut egitasmo batzuk, baina ez zait asmo huts diren proiektuei buruz hitz egitea gustatzen», esan zuen atzo Donostiako Artelekun ematen ari den dantza klasikoaren ikastaroaren atsedenaldian. Izerdia lehortzeko betarik gabe, minutu gutxi barru goi mailako hogeita bost bat ikasle zituen itxoiten beste klase bati ekiteko.
«Adina ere izango da jarraitu zuen-. Berrogei urte ditut eta horrek ere badu eraginik. Jende gaztea dator atzetik egurra emanez. Ez dut esan nahi gure adinarekin okerrago dantzatzen denik, baina hainbeste urteren buruan leku batean erroak botatzeko gogoa sartzen zaizu, bizitza pertsonalari jaramon gehiago egiteko ordua iristen da. Uste dut hori dela niri gertatu zaidana. Dantzaren barruan geure bidea egin ondoren, leku batean geratzeko grina pizten zaigu, geure baitan dagoen gizakitxoari ere kasu egin behar diogula ohartzen gara», esan zuen Jon Garnika dantzariak.
Jon Garnika Iruñean jaio zen 1962an eta Maurice Bejart handiaren Mudra International taldean egin zituen ikasketak. Gero William Forsythek zuzentzen zuen Frankfurteko Baletean lanean aritu zen. Balet horretan oso paper garrantzitsuak egin zituen eta Forsytherekin berarekin ere lan egin zuen koreografia berriak sortzen. Gaur Bartzelonan egiten du lan Jon Garnikak erdi mailako zikloan dauden ikasleekin.
Jon Garnika klasikoa lantzen duten ikasleekin ari den bitartean Ian Douglas dantza garaikidea eta jazza lantzen ari da. Iratxe de Arantzibiak, Dantzari Profesionalen Elkarteko prentsa arduradunak esan zuenez, Douglas Barbadosen jaio zen eta Berlinen bizi da gaur. «Izan daitekeen gizonik polifazetikoena da: koreografoa eta dantza irakaslea izateaz gain, dramaturgoa eta webguneen sortzailea ere bada. Dantzarako era guztietako teknikak aztertu ditu (Graham, Limón eta Pilates, beste batzuen artean), mugimendu afrikarrak eta karibearrak landu ditu asko», esan zuen De Arantzibiak. Klasikoan hiru maila daude, garaikidean bi eta jazzean bakarra, eta maila bakoitzean 25 bat ikasle ari dira lanean.
«Queremos abrir nuevos horizontes»
J. A.
DONOSTIA
La nueva junta de la Asociación de Profesionales de la Danza de Gipuzkoa lleva los dos meses y medio mandato sin tomarse un respiro. «Lo que queremos es hacer una fotografía de la situación real de la danza en nuestro herrialde», dijo Iratxe de Arantzibia, encargada de prensa de la asociación. «Hemos realizado una ronda de contactos con las instituciones implicadas en el tema, como son el Gobierno Vasco, Diputación o Ballet de Biarritz que forma parte del centro coreográfico transfronterizo de Egia. Queremos conocer la situación real para que nuestro trabajo pueda tener una mayor incidencia», dijo la portavoz y destacó entre las actividades que realiza la asociación los cursillos que se reparten entre Semana Santa, y Navidades y las actividades relacionadas con el Día Internacional de la Danza.
Asistió a la presentación la vicepresidente de la asociación Isabel Verdini, quien señaló que la tarea de la asociación es abrir nuevos horizontes. «Somos conscientes de que la danza no goza de buena salud entre nosotros. Sabemos que trabajamos con una materia muy sensible y que, además, está relativamente desprotegida. Para ello, hemos iniciado una ronda de conversaciones con las instituciones y hemos establecido contacto con organismos que trabajan la danza en otros herrialdes, tales como Artedi de Bizkaia y el Grupo Traspasos de Araba, para estrechar los lazos», dijo Isabel Verdini.
Dokumentuaren akzioak