Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jende asko ibili da aurtengo sanikolasetan

Dokumentuaren akzioak

Jende asko ibili da aurtengo sanikolasetan

Komunikabidea
Karkara
Mota
Albistea
Data
2011/12/12
Lotura
Karkara

Txistulari, buruhandi eta erraldoiekin hasi ziren 2011ko San Nikolas festak. Ordurako jendea plazara gerturatzen hasia zen, txupinazoak sortutako ikusminagatik edo, eta 20:00etarako plaza jendez gainezka zen.

Danborradakoak plazara gerturatu eta dena prest. Txalapartariek deia egin eta Joxe Luis Gozategi Karraballok txupina bota zuen festei hasiera ofiziala emanaz. Gauean festa arrakastatsua izan zen haiek garaiak deiturikoa. Jende asko plazan eta gehienak herritarrak, lehengo festa giroa oroitu asmoz. Festaren arrakastaren adierazgarri, gaupaseroen argazkirako jende asko gerturatu zela. Hondartza aldean ere lagun mordoa bildu zen behin eguna argituta ere.

Soka dantzan, asto karreran eta gizakia idiaren kontrako proban ere plaza gainezka. Pilota partidetan jende dezente frontoian, spinning eta areto futbolean harmailak erdi beteta. Saskibaloiko 3x3 txapelketan 80 taldetik gora eta 350 inguru jokalari, herri bazkarian 80 bat pertsona… festa bizi-biziak izan dira.

Guk argazki galeria bat osatu dugu, eta horretaz gain, soka dantzaren bideoa ere grabatu dugu. Gizona idiaren kontrako bideoa ere egin du Joxe Carrera Txankak eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldekoek ere bideo txiki bat helarazi digute 3x3an beren jokalariak izan ziren unekoa.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Soka dantzako bideoa


Lagun Aro GBCko jokalariak Karelan


Gizona idiaren kontra

Dokumentuaren akzioak