Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jatorrizko flamenkoa

Dokumentuaren akzioak

Jatorrizko flamenkoa

Kritika, Farruquito "Arima Zaharra"

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2004/02/08

Gutxitan ikusi bezala zegoen beteta Arriaga antzokia. Farruquito eta bere Arima zaharra izeneko lana ikustera, flamenko garbiaz gozatzera joan zen jendea. Musikala jatorriari eginiko omenaldia da, eta bere buruaren tronuratzea flamenkoaren arte jondoan ikuskizunean, aitonaren irudia antzezten zuen aktoreak agintearen makila emango dio Farruquitori. Operak orain arte erakarri ez duen publiko erabat heterogeneoak bat egin zuen Farruco zenaren eskolako ondorengoak txaloka animatzeko.



Orain dela urte gutxira arte haur prodijioa zen Juan Manuel Fernandez Farruquito; egun, ostera, flamenko eskola garbizalearen partaide arrakastatsua mundu mailan. Nahiz eta hari minimoari jarraitzeko ahaleginak egin cantaorren quejio minduaren bidez, ikuskizuna tablaoaren formatura mugatzen da, agian, luzeegi antzokiko eszenarako ordu bi luze, flamenkoaren zaletasunik ez duenarentzat. Bere eskolari jarraituz, Farrukitoren dantzaldia gizonezkoen dantzaldia da bigarren mailan utziz emakumeena. Baina zalantzarik gabe Farrukito dantzari bikaina da, eta berak parte hartu zuen dantza guztietan gaztetasunaren indarraren eta arintasunaren gainetik biribiltasuna azaldu zuen:hala nola zapata hotsetan, harroarena eta erratzarena egiten, itxidurak, ondulazioa,okerdurak....balantzaka, ostikoka, besoen eta eskumuturren biretan... Oinarrizko paloak ziren gehienak, hau da, Fandangoak, Solea, Buleriak, Alegrias, Taranto Seguirilla, eta Galiziatik eratorriko Farruca ederra dantzatu zituen. Abeslarien laguntzarekin eta batzuetan gitarren sarrera politekin eginda. Asko gustatu zitzaigun Manuel Molinaren hasiera eta bukaerako jotze eta kantaldi adierazgarria eta gitarristen abilezia eta sendotasuna zarrastetan, arpegio, punteo eta pikadoetan.

Dokumentuaren akzioak